Arno Holz
Arno Holz, Erich Büttnerrek margotuta |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Arno Holz | |
| Jaio | 1863ko apirilaren 26a | |
| Rastenburg (Ekialdeko Prusia) | ||
| Hil | 1929ko urriaren 24a | |
| Berlin (Alemania) | ||
Arno Holz (Rastenburg, 1863ko apirilaren 26a - Berlin, 1929ko urriaren 24a) Alemaniako idazlea izan zen. Hasierako idazkietan poesia lirikoa landu zuen; gero, langileriaren egoera bertsoetan adierazten duen Das Buch der Zeit (1885, Garaiaren liburua) izeneko liburuan naturalismora hurbildu zen. Gero, Johannes Schlaf lagunarekin bide horretatik jarraitu zuen: Papa Hamlet (1889, Aita Hamlet), kontakizun laburrak; Die Familie Sielicke (1890, Selicke familia), drama; Sozialaristokraten (1896, Sozialaristokratak), bere garaiko idazleei buruzko komedia. Holzen naturalismoak eragin nabarmena izan zuen Gerhart Hauptmannen obran. J. Schlafekin lankidetza amaitu ondoren, hasierako lirismora itzuli zen berriro. Phantasus izenburuko olerki-sailean (1898-1925) lirismoaren berrikuntzari ekin zion, eta bertso librea sartu zuen eta poema luze esperimentalak idatzi zituen. Aipatzekoak dira, halaber, azken aldiko komediak Traumulus (1904); Frei (1907, Librea); eta dramak: Sonnenfinsternis, (1908, Eguzki eklipsea ); Ignorabimus (1913).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.