Arnold Sommerfeld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnold Sommerfeld Stuttgarten, 1935ean

Arnold Johannes Wilhelm Sommerfeld (Königsberg, Alemania, 1868ko abenduaren 5a - Munich, Alemania, 1951ko apirilaren 26a) alemaniar fisikaria eta matematikaria izan zen.

Biografia

Clausthalen, Aachenen eta Munichen izan zen irakasle. Giroskopioaren teoriari buruzko liburu bat idatzi zuen. Difrakzioaren, uhin elektromagnetikoen hedapenaren eta metaletan aske dauden elektroiei buruzko teoriak garatu zituen.

1915ean Bohrren atomo-eredua elektroiek egiten dituzten orbita eliptikoetara zabaldu zuen, eta kuantu zenbaki magnetikoak eta azimutalak ezarri zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnold Sommerfeld Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak