Arnold Wesker
Arnold Wesker (Londres, Ingalaterra, 1932) ingelesezko antzerkigilea da.
Bizitza [aldatu]
Judu familia batean hazia eta hezia. Ikasketak amaituta, iturgin eta gozogile lan egin zuen, besteak beste. Azken lanbide hori bere lehen antzerki lanerako inspirazio-iturri izan zen, The Kitchen, 1957an idatzia eta 1960ean ekoitzia. Ordurako, arrakasta handiz jokatu zen Britainia Handian bi mundu-gerren artean finkatutako judu familia baten bilakaera politikoari buruzko trilogia: Chicken Soup with Barley (1958), Rooots (1959) eta I'm talking about Jerusalem (1960).
Gero Chips with Everything (1962) idatzi zuen, Erresuma Batuko Aire Armadako gizarte-egituren azterketa sakona. Beste idazle batzuekin batera, Centre 42 sortu zuen (1961-1971), sindikatuek finantzatutako antzerki-talde bat, kultura langileengana helarazteko asmoz. Weskerren beste zenbait lan aipagarri: The Wedding Feast (1974), Words on the Wind (1980), Caritas (1981), Whatever Happened to Betty Lemon? (1986), Little Old Lady & Shoeshine (1987), Men Die Women Survive (1990), Bluey (1993), Circles of Perception (1996), Barabbas (2000), Longitude (2002), The Rocking Horse (2007).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.