Arturo Erregea (Marrazki Bizidunak)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arturo Erregea
Jatorrizko izena 円卓の騎士物語 燃えろアーサー
Entaku no Kishi Monogatari Moero Āsā
King Arthur and the Knights of the Round Table
Artur erregea eta Mahai Biribileko Zaldunak
Atal kopurua 30
Generoa abentura, akzioa, drama, fantasia, maitasuna
Ekoizlea Japonia Toei Animation
Sailaren Japoniako jatorrizko emanaldien datak 1979ko irailaren 9a – 1980ko martxoaren 3a
Euskal Herrian eman zuen katea ETB1
Emanaldiak 1984ko apirila
1986ko apirila
1986ko abendutik 1987ko ekain arte

Arturo Erregea (jatorrizko izenburua, japonieraz: 円卓の騎士物語 燃えろアーサーEntaku no Kishi Monogatari Moero Āsā) Toei Animationeko ekoiztutako japoniar marrazki bizidun saila da. Euskal Herrian ETB1 kateak euskaraz lehendabiziko aldiz 1984. urtean eman zuen, arrakasta handiz, eta garai hartako haur euskaldun askok haren abestiak buruz ikasi zituzten. Sail hau Artur erregearen kondairan oinarrituta dago.

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETBk marrazki bizidun hauek hiru alditan eman zituen:

  • 1984ko apirileko ostegunetan, 19:30etan, hurrengo ostiraletan 14:00etan errepikatzen zutelarik.
  • 1986ko apirilean, astelehenetik ostiralera, 19:00etan.
  • 1986ko abendutik hasita 1987ko ekainaren 27 arte, larunbatetan, 10:00etan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizuna Arturo erregea haurra delarik hazten da, Uther Erregea bere aitak Kameloten agintzen du. Aldi horretan bertan, Kamelot irrikatzen duen Lavik erregeak erresuma erasotzen du. Arturoren gurasoak bertan hiltzen dira baino Merlin aztiak beren semetxoa heriotzatik salbatu eta haurra zaldun baten babespean jartzen du. Zaldun honek urteetan zehar haur hori bere semea balitz bezala hezten du.

Arturo mutikoak 15 urte betetzean bere aitaorde eta Kay anaiordearekin batera zaldun lehiaketa batetara joaten da. Lehiaketa honetan zehar Exkalibur ezpata bere ingudetik ateratzea lortzen du, honenbestez Arturo Ingalaterrako legezko erregea dela egiaztatuz. Une horretantxe Arturoren aitaordeak errege leinuko jatorria duela azaltzen dio. Ordudanik Arturo erregeari bere bidean zehar hainbat adiskide berri gehitzen joango zaizkio: Lantzelot, Tristan, Genobeba (Arturoren emazte eta Kameloteko erregina bilakatuko dena), Pertzeval, Merlin, Uther eta Igraine, horiekin batera Mahai Biribila osatuko dute, eta Lavik erregearen eta Medessa sorgin zitalaren aurka borrokatuko dira.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrerako abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrerako abesti osoaren euskarazko bertsioa ikusgai eta entzungai webgune honetan dago.

Baso barruan zehar
zaldun bakar bat doa.
Tximista bezain azkar,
alboan zintzilik ezpata.
Arturo Erregea, gudaririk zintzoena!
Adiskide lehialekin
jator ari da.
Beti zapalkuntzaren
aurka borrokan.
Mahai Borobila (Aupa!)
antolatu dute, (Aupa!)
Exkalibur ezpata
irudi dela.


Amaierako abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaierako abesti osoaren euskarazko bertsioa ikusgai eta entzungai webgune honetan dago.

Arturo Errege eta Ginebra Erregina,
Kamelot Gorteko bikote atsegina.
La, la, ra, la, ra, la, la.
Lagunekin bat ziren.
La, la, ra, la, ra, la, la.
Bakean bizi ziren,
Erresumatik gaizkileak
bota ondoren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]