Aso mendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aso mendia
雲仙岳
Aso07.JPG
Garaiera 1.592 m
Mota Estratosumendia
Koordenatuak 32°53′04″N 131°06′14″E / 32.88444°N 131.10389°E / 32.88444; 131.10389Koordenatuak: 32°53′04″N 131°06′14″E / 32.88444°N 131.10389°E / 32.88444; 131.10389
Aso mendia non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Aso mendia
Aso Caldera 3D 2012.jpg

Aso mendia (阿蘇山 Aso-san?) Japoniako sumendia da, Kyushuko Kumamoto prefekturan dagoena. Japonian aktibo dauden sumendien arteko handiena da eta munduko galdara bolkaniko handienetakoa du (120 km-tako zirkunferentzia). Aso Kujū Parke Nazionalaren barnean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko konoak bost tontor ditu; Neka, Tak, Naka, Eboshi eta Kishima. Puntu garaiena Taka mendia da 1.592 metrorekin eta Naka mendiaren kraterra da aktibo dagoena, etengabe gasak aurtzi eta aldika erupzioak eginez. Azkenengo erupzioak 2009 eta 2011ean izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 300 eta 90 mila urteren artean izandako erupzioek eratu zuten Aso mendia. Duela 90.800 urte inguru airera jaurtitako 600 km³ hauts eta partikula txikiek Kyushuren erdia estali zuten material piroklastikoz.

Diotenez 281 urtean ezarri zen Aso santutegia baina XI mendekoak dira lehenengo aipamenak.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiaren inguruan hainbat kanpaleku daude eta teleferikoz igo daiteke tontorrera. Kusasenrigahaman zaldi ibilaldiak ere eskeintzen dira.

Ur termalak ere ugariak direnez onsen ugari aurkitzen dira inguruan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aso santutegia.
  • Aso sumendiaren museoa.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aso mendia Aldatu lotura Wikidatan