Augustin Zubikarai Saria
Wikipedia(e)tik
Augustin Zubikarai nobela laburren saria Ondarroako udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai idazlearen omenean antolatzen duten literatur saria da. Urteroko maiztasunez egiten da, nahiz eta hainbat urtetan epaimahaiak saririk ez ematea erabaki duen. Irabazten duen nobela laburra Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua izateaz gain, egileak diruzko sari bat ere eskuratzen du. 2001ean hasi ziren ematen, lehen irabazlea Alberto Ladron Arana idazle gasteiztarra izan zelarik.
2010eko deialditik aurrera bi aldaketa nagusi egin ziren: alde batetik, saria beka bihurtu zen, bukatutako nobelak saritu beharrean proiektuak saritzea erabaki zelarik. Bestalde, genero aldaketa bat ere burutu zen, nobela laburretik eleberrira aldatuz.
[aldatu] Sarituen zerrenda
- 2009: Iratxe Esnaola, Galerna
- 2008: Epaimahaiak horrela erabakita, ez zen saririk eman.
- 2007: Jose Inazio Basterretxea, Mandatariaren gerra
- 2006: Epaimahaiak horrela erabakita, ez zen saririk eman.
- 2005: Irati Jimenez, Bat, bi, Manchester
- 2004: Julen Peñagarikano, Apologia
- 2003: Iñaki Irasizabal, Burua txoriz beterik eta Fernando Morillo, Gloria mundi
- 2002: Epaimahaiak horrela erabakita, ez zen saririk eman.
- 2001: Alberto Ladron Arana, Xake mate
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Iratxe Esnaola, 2009ko irabazle El Diario Vascon