Katixa Agirre
- Artikulu hau idazle gasteiztarrari buruzkoa da; Agirre, ikus Agirre.
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Katixa Agirre Miguélez | |
| Jaio | 1981eko urriaren 27a | |
| Gasteiz (Araba) | ||
Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, Araba, 1981eko urriaren 27a - ) euskal idazlea, gidoilaria eta blogaria da.
2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek edo istorio laburrek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako beste bi liburu ere idatzi ditu, Paularen seigarren atzamarra eta Ez naiz sirena bat, eta zer?. 2010ean "Amaia Lapitz" izeneko saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzeko.
EHUn irakasle izan da du Ikus-entzunezko eta Publizitate Sailean, eta egun Londresen bizi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
- Sua falta zaigu (Elkar, 2007).
- Paularen seigarren atzamarra (Elkar, 2007).
- Habitat (Elkar, 2009, ISBN 978-84-9783-671-5)
- Ez naiz sirena bat, eta zer? (Elkar, 2009).
- Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia (Elkar, 2010).
[aldatu] Blogak
Onanismo onirikoa, Etiope bat Martitzen eta Gauez eta Azpikeriaz blogekin hasi ondoren, gaur egun Habitat berria bitakoran idazten du Agirrek.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Katixa Agirre "Literaturaren Zubitegia"n
- (Euskaraz) "Habitat berria" bloga
- (Euskaraz) Elkarrizketa Argian