Aurelio Rodríguez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aurelio Rodríguez (1969)

Aurelio Rodríguez Ituarte, Jr (Sonora, Cananea (Mexiko), 1947ko abenduaren 28a-2000ko irailaren 23a) Beisbol Liga Handietan jokatu zuen mexikar jatorriko beisbol hirugarren basea izan zen: California Angels (1969-1970), Washington Senators (1970), Detroit Tigers (1971-1979), San Diego Padres (1980), New York Yankees (1980-1981), Chicago White Sox (1982-1983) edo Baltimore Oriolesen (1983).

Pazifikoko Liga Mexikarrean, Yaquis de Ciudad Obregón eta Cañeros de Los Mochis taldeetan jokatu zuen. Eskuina aparta zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurelio Mexikon, Sonoran, Cananean, jaio zen 1947ko abenduaren 28an.

1967an, Ameriketako Estatu Batuetako ligan hasi zen Angelsekin eta, 1970ean, Washingtonen fitxatuko zuten.

1971n, Detroitera joango zen 8 jokalarien truke batean. Truke honek ekarriko zuen Denny McLain Los Senadoresera.

70. hamarkadan, hirugarren base hark tinko eutsiko zion bere postuari. Bateatzaile ona ez bazen ere, esku sendoak zituen eta eskuin aparta. 1975ean, urrezko eskularrua (Gold Glove Award) irabazi zuen eta 1959tik aurrera lehen hirugarren basea izan zen lehen liga amerikarrean. 1976 eta 1978an ere postu hoberenetan mantendu zen eta 1983ra arte Beisbol Liga Handian jarraitu zuen.

Bateatzailearen batez bestekoak oso onak izan ziren eta 648 karrera egin zituen 2017 jokotan. Denboraldi hoberena 1970ekoa izan zen: 19 home run, 83 karrera eta 15 base lapurreta.

1987ra arte jarraitu zuen Beisbol Liga Mexikarrean eta entrenatzaile izan zen gero Clevelanden.

1991n, berriro Liga Mexikarrean, Sultanes de Monterreykin garaipena lortu zuen udako Ligan.

1998an, Acereros de Monclova ere gailurrera eramango zuen.

Bere bizitzari amaiera irailaren 23an eman zitzaion, gidari batek harrapatu zuenean Detroiten, Michigan. Gidariak bihotzeko bat jasan zuen hau arrapatu baino lehenago. Rodríguezek 52 urte zituen, eta bere hileta, Mexikon, oso jendetsua izan zen, gobernu-burua barne.

2000ko irailaren 23an, bisitan zegoen Detroiten, Michiganen, eta auto batek harrapatu eta hil zuen. Gidariak bihotzeko bat izan zuen eta, tamalez, Rodriguezen gainera joan zen. 52 urteko kirolaria oso estimatua zen Mexikon eta izugarrizko jendetza -presidentea eta guzti- hurbildu zen bere hiletetara.

Aurelio izeneko 3 jokalari izan dira Beisbol Liga Handiko historian eta hirurak hil dira auto istripuren bat medio. Aurelio López eta Aurelio Monteagudo 44 eta 53 urte zituzten; Aurelio Rodríguezek, berriz, 52 urte zituen.