Auzo musulmana (Jerusalem)

Koordenatuak: 31°46′51″N 35°13′57″E / 31.7808°N 35.2325°E / 31.7808; 35.2325
Wikipedia, Entziklopedia askea
Auzo musulmana (Jerusalem)
neighborhood of Jerusalem
Jerusalemgo Hiri Zaharra
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′51″N 35°13′57″E / 31.7808°N 35.2325°E / 31.7808; 35.2325
Map
Auzo Musulmanaren planoa, Meskiten Zelaigunea izan eziz.

Jerusalemgo auzo musulmana Hiri Zaharraren lau auzunetariko bat da. Hiriaren ipar-ekialdean dago, 31 hektarea ditu eta 22.000 biztanle. Bertako merkatuak ikusgarriak dira eta, halaber, monumentu asko biltzen dira inguru horretan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoaren kale asko merkatu irekiak dira (soukak), beti animatuak eta kolorez betea. Bat aipatzeagatik "el-wad" (Harana) kalekoa dugu: Damasko atean hasten da eta Tyropoeon haranaren ibilbide historikoa jarraitzen du. Merkatua Jerusalemgo harresietatik kanpo ere zabaltzen da.

Auzoan sartzeko hiru atari daude: aipatutako Damaskoa, Herodesen atea eta Lehoien atea.

Monumentu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta musulmanen ingurua izan juduentzako eta kristauentzako monumentu garrantzitsuak daude. Musulmanentzako garrantzitsuak diren beste monumentual, aldiz, auzo honetatik kanpo daude, esaterako Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita, Meskiten Zelaigunean alegia.

  • Juduen monumentuak
    • Kotel Hakatan edo Erosten harresi Txikia. "Burnizko Atea"ren ezkerrean dago. Sarritan muturreko juduak egoten dira bertan eta, ondorioz, poliziaren presentzai nabarmenda da.
    • Kotelen tunela. Tunel horren irteera iparraldean dago, Omariya eskolan. Irteera horren irekiera 1996an liskar gogorrak eta hildako asko eragin zituen.
    • Zedekiasen haitzuloa, Damaskoko atetetik gertu.
    • Yeshiva batzuk ere badira: Ateret Cohanim, Chazon Yechezkel.

Okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Israelgo Gobernuak The Flowers Gate proiektua diruaz laguntzen hasi zen. Hau izan da 1967tik juduen Auzo Musulmaneko lehen finkatzea. Proiektuaren arabera 20 etxebizitza eta sinagoga bat eraiki dira.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/article/2007/02/10/AR2007021001571.html Jewish Inroads in Muslim Quarter. Scott Wilson, The Washington Post, 2007/02/11.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]