Azterketak Euskaraz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azterketak Euskaraz
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaIpar Euskal Herria
Jasotako sariak
Instagram: azterketakeuskaraz Edit the value on Wikidata

Azterketak Euskaraz brebetako eta baxoko azterketak euskaraz egiteko hizkuntz eskubidea aldarrikatzen duen kolektiboa da. Taldeko kideak ikasleak berak dira; helburua lortzeko, era guztietako ekintza irudimentsuak antolatu izan dituzte.[1]

2021ean sortu zen: aurrez, baxoa euskaraz egin ahal izateko, zenbait aldarrikapen egin ziren, batez ere baxoa egiteko garaian.[2]

Azterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baxoa (frantsesez, Baccalauréat; lagunartean, bac eta lehenago, bachot) Iparraldeko eta Frantziako eskola zein ikastoletako ikasleek kolegioa amaitutakoan goi-mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor gainditu beharreko azterketa. Hegoaldean, DBH3 ikasturtearen bukaeran egin beharko litzateke, 14-15 urterekin.[3] Ezinbesteko azterketa da gero goi-mailako ikasketak egiteko.
  • Brebeta (frantsesez, Diplôme national du brévet, DNB): Ipar Euskal Herriko eta Frantziako eskola zein ikastoletako ikasleek kolegioa amaitutakoan derrigor gainditu beharreko azterketa da, Hego Euskal Herrian egiten den selektibitatearen baliokidea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995etik, brebetako matematika eta historia euskaraz egiteko aukera zegoen.

2017an, zientzietako gaiak ere euskaraz egiteko aukera ireki zen. 2018an, ordea, errektoreek hezitzaileei gutun bat helarazi zieten, brebetako zientzien alorra euskaraz egiteko aukera itxiko zela ohartarazten.[2]

2021eko baxoan desobedientzia ariketa egin zuten Bernat Etxepare Lizeoko 40 ikaslek, eta erantzunak euskaraz eman zituzten. Azterketa horietan sarrera frantsesez idatzi zuten ikasleek, baina garapena eta ondorioak euskaraz. Ondoren azterketak Bordelera eraman zituzten, eta zuzentzaile frantsesek aztertu zituzten. Gehienek hogeiko nota posible batetik 3 eta 5en arteko nota izan zuten.[4]

Brebeta euskaraz lortzeko zer egin ote zezaketen aztertzen ari zirela, Azterketak Euskaraz kolektiboa sortzea erabaki zuen ikasle talde txiki batek.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egindako lanarengatik hainbat omenaldi jaso ditu proiektuak:

  • 2024an, Korrikaren 23. edizioko talde omendua izan zen: horren bidez, euskararen aldeko borroka hori jasotzen duen "Oihaletxea" dokumentala aurkeztu zuten.[5]
  • 2023an Argia Saria jaso zuen taldeak Kanpaina onenaren alorrean.
  • 2021ean UEUk babesa eman zien Filosofiako baxoa euskaraz erantzun zuten ikasleei. Horretarako, euskaraz idatzitako filosofiari buruzko 20 liburu oparitu zion Bernat Etxepare lizeoari.[6] [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «AZTERKETAK EUSKARAZ! | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  2. a b Oihaletxea. AEK.
  3. Ana. «23. KORRIKAk Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu du» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-07-28). «Baxoa euskaraz egitea ekintza «politikoa» dela diote zuzentzaileek» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  5. Ana. «‘Oihaletxea’ dokumentala ostegunean estreinatuko da EITBn» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  6. UEU. (2021-07-06). Filosofiako azterketa euskaraz. Udako Euskal Unibertsitatea. X.
  7. UEU. (2021-07-06). Filosofiako azterketa euskaraz. Udako Euskal Unibertsitatea. X.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]