Bad Religion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bad Religion
Bad Religion 2005-6-22.jpg
Datuak
Jatorria Woodland Hills (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika mota Hardcore, Punk, Rock
Urteak 1979 -
Diskoetxeak Epitaph
Atlantic
Webgunea www.badreligion.com
Taldekideak
Greg Graffin
Mr. Brett
Greg Hetson
Brian Baker
Brooks Wackerman
Jay Bentley
Lehenagoko taldekideak
Jay Ziskrout
Davy Goldman
Tim Gallegos
Pete Finestone
John Albert
Lucky Lehrer
Bobby Schayer

Bad Religion, 1979. urtean Kalifornian sortutako Hardcore eta Punk Rock taldea da. Aditu askoren iritziz, Hardcore melodikoaren aitzindariak dira.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Greg Graffin - Ahotsa (1979-Gaur egun)
  • Mr. Brett - Gitarra (1979-1983, 1985-1994, 2001-Gaur egun)
  • Greg Hetson - Gitarra (1984-Gaur egun)
  • Brian Baker - Gitarra (1994-Gaur egun)
  • Jay Bentley - Bajua (1979-1982, 1986-Gaur egun)
  • Brooks Wackerman - Bateria ([[2001]-Gaur egun)

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paul Dedona - Baxua (1982-1984)
  • Tim Gallegos - Baxua (1984-1985)
  • Jay Ziskrout - Bateria (1979-1981)
  • Pete Finestone - Bateria (1981-1982, 1984, 1986-1991)
  • Davy Goldman - Bateria (1982-1984)
  • Lucky Leher - Bateria (1986)
  • Bobby Schayer - Bateria (1991-2001)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren amaieran, Greg Graffin (Ahotsa), Jay Ziskrout (Bateria), Brett Gurewitz (Gitarra) eta Jay Bentleyk (Bajua) Punk talde bat sortzea erabaki zuten. Garai hartan, Black Flag, The Adolescents edota The Germs taldeak oso gustuko zituzten, eta antzeko musika egitea otu zitzaien.

Garai hartan, kontzertuak emateko eta diskoak ekoitzi ahal izateko zeuden arazoengatik, Brett Gurewitzek (Mr. Brett bezala ere ezagutua) diskoetxe bat sortzea erabaki zuen. Honen bidez, Bad Religionen diskoez gain, beste talde hasiberri askori ere aukera eman nahi zion. Horrela, Epitaph izeneko diskoetxea sortu zuen. Diskoetxea sortu ondoren, taldeak lehen EPa argitaratu zuen (Bad Religion). Disko hau, 1981ean kaleratu zuten.

Honen ondoren, estudioko lehen lana kaleratu zuten (How Could Hell Be Any Worse?). Lan honetan, Greg Hetsonen gitarra-jotzailearen laguntza jaso zuten. Momentu horretan, Hetson, Circle Jerks taldeko gitarra-jotzailea zen, baina etorkizunean bi taldeetako partaide izatera pasako zen. Diska honen grabazioan, Bad Religionen ibilbide guztian gertatu diren formazio aldaketak hasi ziren. Jay Ziskroutek, 8 abesti grabatuak zituela taldea utzi zuen eta bere ordez, Pete Finestone sartu zen taldean. Diska honek oso harrera ona izan zuen, 10.000 kopia baino gehiago saldu baitzituen.

1983. urtean, sintetizagailu eta teklatuen bidez, soinu berriak sartzen hasi ziren beraien musikan, horrela soinu progresiboago bat lortu zuten. Soinua aldatzeaz gain, beraien bigarren diskoa ere argitaratu zuten (Into the Uknown). Baina jarraitzaileei ez zitzaien soinu aldaketa hau asko gustatu eta taldea eta diskoa oso kritikatuak izan ziren. Honez gain, taldearen formazioa berriro ere aldatu egin zen. Finestonek bateria jotzeari utzi zion eta bere ordez Davy Goldman sartu zen. Jay Bentleyk ere taldea utzi zuen eta bere ordez Paul Dedona sartu zen bajua jotzera.

Bad Religionen barruan ere lehen arazoak sortu ziren urte horretan. Honek, taldearen lehen geldiunea ekarri zuen. 1984ean, Mr. Brettek taldea utzi zuen drogekin zituen arazoengatik. Bere ordez, Hetson sartzen da berriz ere taldean. Hetson berak, Greg Graffinekin hitz egin zuen berriz ere estudioan sartzeko. Horrela, Back to the Known Ep-a plazaratu zuten. Diska honetan, Tim Gallegosek bajua jo zuen Dedonaren partez eta Finestone taldera itzuli zen bateria jotzeko. 1984 eta 1988 urte bitartean, ez zuten diska berririk grabatu, baina formazio aldaketak izan ziren berriz ere. Lehenik, Finestonek taldea utzi zuen eta bere ordez John Albert sartu zen. Beranduago, Lucky Lehrer hasi zen bateria jotzen, Alberten ordez.

Bad Religionen lehen arrakastak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986. urtean, Bentley, Finestone eta Gurewitz taldera itzuli ziren Bad Religionen estudioko hirugarren diska kaleratzeko (Suffer). Diska hau, 1988an kaleratu zuten Epitaphen laguntzaz eta taldearen lehen arrakasta izango zen. Kaliforniako 80ko hamarkadako Punk mugimenduan inflexio puntu bat izan zen diska hau, Diska honek, folk melodiak eta punka nahasten zituen eta. Estilo mota berri hau, talde askok imitatuko zuen aurrerago.

Suffer diskoaren ondoren, No Control eta Against the Grain diskak etorriko ziren 1989an eta 1990ean. Hiru disko hauekin, taldea Punk Rock talderik esanguratsuena bilakatuko zen. 1992an, Generator diskoa kaleratu zuten. Diska honetako abestiak, landuagoak eta luzeagoak izango ziren. Finestonek taldea utzi zuen berriz ere, oraingo honetan ordea betirako izango zen. Bere ordez, Bobby Schayer sartu zen bateria jotzera.

1993an Recipe for Hate zazpigarren albuma kaleratu zuten, momentuz Epitaph diskoetxearekin kaleratuko zuten azkena. Hala ere, taldearen jarraitzale askok asko kritikatu zuten taldea, urte horretan Atlantic bezalako diskoetxe multinazional batera pasa zirelako. Urte honetan ere, taldeak abesti bat grabatu zuen ("Leaders and Followers") Clerks pelikularentzat.


Gurewitzen martxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994a urte oso mugitua izan zen Bad Religionentzat. Taldeak Stranger Than Fiction diska kaleratu zuten, Punk Rock diskorik borobilenetakoa. Diska hau izango zen, Gurewitz estudioan Bad Religionekin grabatuko zuen azkena. Gurewitzek, Epitaph diskoetxearekin lan egitea soilik erabaki zuen eta horregatik utzi zuen taldea. Urte horietan, Epitaph oso ezaguna egin zen, batik bat Offspring taldearen Smash diskoaren arrakastagatik. Bad Religionen jarraitzaileek ez zioten barkatu Bad Religion uztea eta saldutzat jo zuten. Mr. Bretten ordez, Brian Baker sartu zen gitarra jotzeko. Baker, Punk talde historikoetan ibilitakoa zen, hala nola Minor Threat edota Dag Nasty taldeetan ibili zen. Honez gain, Epitaphek, All Ages bilduma diskoa kaleratu zuen 1995ean. Horrek, Gurewitzen eta Bad Religioneko taldekideen harremana okertu egin zuen.

Gurewitzen martxak, eragin nabarmena izan zuen taldearengan, sorkuntza alorrean gehienbat. 1996an The Gray Race diskoa kaleratu zuten, salmenta oso xumeak izan zituena. Honekin batera, izugarrizko bira mundiala burutu zuten Bad Religionekoek. Bira hau amaitzean, Tested zuzeneko diskoa kaleratu zuten 1997an. Diska hau Epic diskoetxearekin kaleratu zuten. Urte bat beranduago, No substance diskoa kaleratu zuten, taldearen hamargarrena.

90eko hamarkada amaieran, The New America diska kaleratu zuten, hasierako arrakastak berreskuratuz. Diska honekin batera, Gurewitzekin zuten harremana hobetzen joaten da, Gurewitzek kantu batean partehartzeraino. Disko hau, Atlantic zigiluarekin kaleratzen duten azkena izango da.

2001ean, berriz ere Epitaph diskoetxearekin hasten da lanean eta Bobby Schayerrek taldea eta musika mundua uzten du arazo fisikoen ondorioz. Bere ordez, Suicidal Tendencies, Infectious Grooves edota The Vandals taldeetan ibilitako Brooks Wackerman hasten da bateria jotzen. 2002an The Process of Belief diska kaleratzen dute, Epitaph diskoetxearekin eta Mr. Brett taldean dela.

2004ean The Empire Strikes First diskoa argitaratu zuten. Urte berean, bira bat burutzen dute Estatu Batuetatik Rise Against eta Pennywise taldeekin.

2006. urtean, beraien lehen DVDa kaleratu zuten (Live at teh Palladium. Bertan Hollywoodeko Palladium aretoan izandako bi kontzertutako irudiak, taldekideei elkarrizketak eta argazkiak daude. Urtebete beranduago, New Maps of Hell diskoa kaleratu zuten, estudioko 14.a.

2010ean, Bad Religionek disko berria kaleratzeko intentzioa du.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rekopilatorio eta zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo eta DVD-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bad Religion Aldatu lotura Wikidatan