Pennywise

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pennywise
Datuak
JatorriaHermosa Beach (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika motaHardcore punk
Urteak1988 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Epitaph Records
Taldekideak
Jim Lindberg
Fletcher Dragge
Randy Bradbury
Byron McMackin
Lehengo taldekideak
Jason Thirsk †
Informazio gehigarria
www.pennywisdom.com
IMDB: nm1182164 Facebook: pennywise Twitter: Pennywise Instagram: _pennywise MySpace: pennywise Souncloud: pennywisdom Last fm: Pennywise Musicbrainz: 5c210861-2ce2-4be3-9307-bbcfc361cc01 Songkick: 480961 Discogs: 21657 Allmusic: mn0000258430 Deezer: 2238 Edit the value on Wikidata

Pennywise, Hermosa Beach-en (Kalifornia, Estatu Batuak) sorturiko Hardcore taldea da. Taldea, Jim Lindberg, Fletcher Dragge, Byron McMackin eta Jason Thirskek sortu zuten 1988an.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pennywise, 1988. urtean sortu zuten Fletcher Dragge, Jason Thirsk, Jim Lindberg eta Byron McMackinek. Jason Thirsk, PMA izeneko talde batean jotzen zuen eta Fletcher Draggerekin batera, talde bat osatzearen kontua serioago hartu naiz zuten.

Minor Threat. Bad Brains edota Black Flag bezalako taldeen influentzia handia zuen taldea osatu zuten eta beraien letrak oso politikoak eta sozialak ziren. Beraien lehen lana, Theologian Records zigiluarentzako egin zuten EP bat izan zen. Honez gain, beste EP bat ere grabatu zuten, baina hau ez zen beranduagorarte kaleratu. 1990. urtean Epitaph Records zigiluarekin sinatu zuten.

Taldearen izen berdina zuen lehen diskoarekin izugarrizko arrakasta lortu zuten, bai Hermosa Beachen eta baita inguruetako hirietan ere. Arrakasta honek ordea, taldearengan eragin oso negatiboa izan zuen, taldeko partaideen gaztetasunaren ondorioz eta ez zutelako momentuko fama hori asumitzen asmatu. Diska honetan bertan, taldearen klasiko bat den Bro Hymn abestia sartu zuten.

Taldearen bultzada itzela ikusita, Theologian Recordsek beraien lehen bi EP-ak diska batean kaleratu zituen. Diska honen izena, A Word from the Wise/Wildcard (1992) izan zen. Garai honetan, Jim Lindbergek taldea utzi zuen aldi baterako, arazo pertsonal batzuen ondorioz. Ondorioz, Jason Thirsk taldean abestera pasa zen eta bajua jotzen erakutsi zion maisua (Randy Bradbury) sartu zen taldean bajua jotzera.

Baina formazio aldaketa honek gutxi iraun zuen, taldearen bigarren lan luzerako Jim Lindberger itzuli egin baitzen. Honek, Randyk taldea uztea ekarri zuen. Hala ere diska berri honetako bajuaren zati asko grabatu zituen Randyk. Bigarren diska honi, Unknown Road izena jarri zioten eta 1993an kaleratu zuten.

Taldearen arrakastarik handiena ordea, About Time diskoarekin etorri zen 1995ean kaleratua izan zen. Diska izugarri saldu zen eta beraien abestiak Estatu Batuetatik kanpo ere entzun ahal izan ziren. Garai honetan, zenbait Multinazional beraiengan interesatu ziren, baina Epitaphekin jarraitzea erabaki zuten. Honez gain, beraien zuzenekoak gero eta jendetsuagoak izaten hasten dira eta Fletcher Dragge gero eta fama gehiago izaten hasten da, baina ez zuzeneko emanaldiengatik bakarrik, kontzertuez kanpo izandako istiluen ondorioz baizik.

Jason Thirsken heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasonek alkoholarekin zuen arazoengatik taldea utzi behar izan zuen. Honen ondorioz, Randy Bradbury berriz ere taldean sartu zen bajua jotzeko. 1996ko Uztailaren 29an Jasonek bere buruaz beste egin zuen, bere bularrean tiro bat joz. Guzti hau taldea biran zegoela gertatu zen. Taldea eta zaleak oso ikutuak geratu ziren Jasonen heriotzagatik. Taldea desagertu egingo zenaren zurrumurruak ere entzun ziren. Hala ere, taldeak Full Circle izeneko diska (1997) kaleratu zuen.

1999an, Straight Ahead izeneko diska kaleratu zuten. Diska honek, aurreko lan guztiak baino gehiago saltzen du eta mundu guztian zehar bira bat egiteko aukera eman zien. 2000. urtean, zuzeneko lehen diska kaleratu zuten (Live " the Key Club). Diska honetako abestiak, taldeko jarraitzaileek aukeratu ahal izan zuten, beraien web orriaren bitartez.

2001. urtean, Land of the Free? diska kaleratu zuten. Diska honetako abestietan, Estatu Batuetako gobernua gogor kritikatu zuten. Diska honekin bi urte pasa zituen biran. Bira honen ostean, From the Ashes diska argitaratu zuten.

2005ean, Brasilen lehen aldiz jo ondoren, beraien Home Movies filma DVD formatuan kaleratu zuten. Honez gain, beraien 8. diska ere kaleratu zuten, berriz ere Epitaph zigiluarekin. Diska honi, The Fuse izena jarri zioten.

2008an, Myspace sarearen bitartez eta Textangoren bitartez, beraien estudioko azken lana kaleratu zuten. Europan ordea, Epitaph zigiluak banatu zuen diska hau.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EP-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]