Balkanetako Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Balkanetako Kopa Balkanen inguruan kokaturik dauden estatuen selekzioen arteko txapelketa bat izan zen, 1929 eta 1980 urteen artean jokatu zena. Errumania izan zen garaipen gehien lortu zituen selekzioa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo edizioan Bost talde ziren parte hartzekoak baina azken unean Albaniak atzera egin eta Errumania, Grezia, Jugoslavia eta Bulgariaren arteko txapelketa izan zen. Hiru urtetako iraupena izan zuen, 1929tik 1931era eta Errumaniak irabazi zuen. Hurrengo ekitaldietan talde berdinek hartu zuten parte eta astebeteko iraupena izan zuen txapelketak.

Bigarren Mundu Gerrak beharturiko pausaldiaren ondoren 1946an abiatu zen txapelketa berria. Greziak utzi egin zuen eta bere lekua Albaniak hartu zuen, garaipena lortuz gainera. 1947 eta 1948 urteetan txapelketa handitu nahi izan zuten eta Hungaria, Polonia eta Txekoslovakiako selekzioak gehitu zituzten. Txapelketa berriaren izena Balkanetako eta Europa Erdialdeko Txapelketa izan zen. 1948ko ekitaldia ordea bukatu gabe bertan behera gelditu zen.

1973an berrekin zitzaion txapelketari, oraingoan Errumania, Bulgaria, Grezia eta Turkia parte hartzaile zirela. Lau urte iraun zituen txapelketa honek. 1977an Jugoslavia gehitu zitzaien eta hau ere luzea izan zen, 1980an amaitu baitzen. Ez zen beste ekitaldirik izan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Golegile nagusia (golak)
1929-31 Errumania Errumania Jugoslavia Jugoslavia Grezia Grezia Errumania Iuliu Bodola (7), Errumania Rudolf Wetzer (7)
1931 Bulgaria Bulgaria Turkia Turkia Jugoslavia Jugoslavia Bulgaria Asen Panchev (3)
1932 Bulgaria Bulgaria Jugoslavia Jugoslavia Errumania Errumania Jugoslavia Aleksandar Živković (5)
1933 Errumania Errumania Jugoslavia Jugoslavia Bulgaria Bulgaria Errumania Gheorghe Ciolac (4), Errumania Ștefan Dobay (4)
1934-35 Jugoslavia Jugoslavia Grezia Grezia Errumania Errumania Jugoslavia Aleksandar Tirnanić (3), Jugoslavia Aleksandar Tomašević (3)
1935 Jugoslavia Jugoslavia Bulgaria Bulgaria Grezia Grezia Bulgaria Lyubomir Angelov (5)
1936 Errumania Errumania Bulgaria Bulgaria Grezia Grezia Errumania Sándor Schwartz (4)
1937-45 ez jokatuak
1946 Albania Albania Jugoslavia Jugoslavia Errumania Errumania Albania Loro Boriçi (2), Albania Qamil Teliti (2)
Errumania Nicolae Reuter (2), Jugoslavia Božidar Sandić (2)
1947 Hungaria Hungaria Jugoslavia Jugoslavia Errumania Errumania Hungaria Ferenc Deák (5)
1948* - - - Hungaria Ferenc Puskás (8)
1948-72 ez jokatuak
1973-76 Bulgaria Bulgaria Errumania Errumania - Turkia Cemil Turan (4)
1977-80 Errumania Errumania Jugoslavia Jugoslavia - Errumania Anghel Iordănescu (6)
  • 1948an txapelketa amaitu ez bazen ere 16 partida jokatu ziren.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioa Garaipenak urteak
Errumania Errumania 4 1929-31, 1933, 1936, 1977-80
Bulgaria Bulgaria 3 1931, 1932, 1973-76
Jugoslavia Jugoslavia 2 1934-35, 1935
Albania Albania 1 1946
Hungaria Hungaria 1 1947

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]