Ferenc Puskás

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ferenc Puskás
Ferenc Puskás
Datu pertsonalak
Izen osoa Ferenc Puskás Biro
Ezizena Puskás Öcsi (Anai Txikia)
The Galloping Major
Cañoncito Pum
Pancho Puskas
Jaio 1927ko apirilaren 2a
Budapest (Hungaria)
Hil 2006ko azaroaren 17a
Budapest (Hungaria)
Posizioa aurrelaria
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1946-1956

1956
1956-1967
Kispest AC/Honvéd
RCD Espanyol
Real Madril
354 (357)

X (X)
528 (212)

Ferenc Puskás Biro (Budapest, Hungaria, 1927ko apirilaren 2a - 2006ko azaroaren 17a) futbolaria izan zen, futbolaren historiako jokalari onentsuenetako bat. Haren jaiotzako deitura Purczfeld zen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren horren ordez Puskás jarri zuen (hungarieraz, «eskopeta»).

Aurrelaria zen, sormen eta eraginkortasun handikoa. Hungariako selekzioarekin 85 partidu jokatu zituen, eta 84 gol sartu. Gainera, Espainiako eta Hungariako futbol ligetan 511 gol sartu zituen jokatutako 533 partidetan.

Jokalari nagusietako bat izan zen 1950eko hamarraldiaren hasieran futbol selekzio onenean, baina Suitzako munduko txapelketan (1954) bigarrena izatea baino ez zuen lortu. 1956an, sobietarren inbasioaren ondoren, Puskas —nazioarteko 84 partidatan parte hartua ordurako— Real Madril taldean jokatzera joan zen, Alfredo Di Stefano, Raymond Kopa eta Francisco Gentorekin batera, besteak beste. Jokalari haiek futbolaren historiako aurreko lerro onenetako bat osatu zuten.

Espainiako selekzioarekin Txileko munduko txapelketan parte hartu zuen, 1962an. Jokalari izateari utzi ondoren, zenbait futbol talderen entrenatzailea izan zen, Grezian eta Australian.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariako lau liga irabazi zituen, Honved taldearekin, eta Espainiako sei liga eta Kontinente arteko Kopa eta Europako Kopa bana, berriz, Real Madrilekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferenc Puskás Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]