Bamijan probintzia
|
بامیان |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Bamijan
34°49′″N 67°49′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 34°49′″N 67°49′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
||
![]() |
|||
| Azalera |
14175 km² | ||
| Hizkuntzak | Persiera (Hazarera dialektoa) | ||
| Biztanleria | 404700 (2009) | ||
| ISO 3166-2 | AF-BAM | ||
| Ordu eremua | UTC+4:30 | ||
| Web | www. | ||
Bamijan edo Bamian (Persieraz: بامیان ), Afganistango 34 probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. 14.175 km²-ko azalera du[1] eta 2009ko estimazioaren arabera 404.700 biztanle zituen.[2] Hiriburua Bamijan hiria da.
Hazarajat eskualdeko probintziarik handiena da eta biztanle gehienak Hazara etniakoak dira.
Antzina erdialdeko Afganistandik igarotzen ziren Zetaren Bideko karabanak, Erromatar Inperioa, Txina eta Erdialdeko eta Hegoaldeko Asiaren artean salgaiak garraitzen zituztenak. Harreman horiei esker elementu greko, budista eta pertsiarrak konbinatzen zituen Arte greko-budista garatu zen. Lanik ezagunenak Bamijango Budak ziren, labarrean zizelkatutako bi estatua erraldoi (bat 55 metrokoa bestea 38 metrokoa). 2001eko martxoan talibanek bonbardatu eta txikitu zituzten irudi hauek.[3]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ World Gazetteer: Afghanistan: Administrative Divisions (population and area)
- ↑ Islamic Republic of Afghanistan Central Statistics Organization (CSO)
- ↑ berria.info: Talibanek bi buda bonbardatu zituztenekoa
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Bamiyan Development Community Portal
- (Ingelesez) aims.org: District Profile Bamyan
- (Ingelesez) nps: Bamiyan Province
|
|||||||
