Zetaren Bidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erromako menade zetaz jantzita.

Zetaren Bidea Asia eta Europa arteko merkataritza-bide sarea zen. Bidea antzinako Chang'an (gaur egungo Xi'an) Txinako hiriburutik Antakya edo Konstantinopolisera (gaur egungo Istanbul) zihoan.

Bere izena eramaten zuen merkatugai nagusitik zetorkion: zeta. Hau Txinan baino ez zen ekoizten eta antzinako Erroman modan zegoen. Hala ere bide beratik beste merkatugai asko eramaten ziren: harri eta metal bitxiak, artile edo liho bezalako oihalak, anbarra, bolia, laka, ongailuak, beira, koralak eta abar.

Izena von Richthofen baroiak 1870ean jarri zion: Seidenstrasse (euskaraz Zetaren bidea)

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han dinastiaren Wu enperadoreak K. a. 138an Erdialdeko Asiako Hunoen aurka. Hori zela eta, elkarrekiko merkataritza harremanak ere hasi ziren. Artean Partia zegoen, Marko Lizinio Kraso erromatarrak k. a. 53an eraso zuena. Erromatarrek hantxe aurkitu eta etxera eraman zituen aipatutako merkatugaiak.

Hala ere, berrehun urte lehenago bazegoen zetaren itsas-bide bat, Nanhai I itsasontzia aurkitzean ikusi zenez.

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako merkataritza bideak Erdi Aroan.

Erroma-Xi'an ardatza mugak sortzen bazituen ere, bitartean milaka bidea zeuden Asiako eskualdeen artean: horrela Turkia eta Siria, Irak eta Persia edo Kaukaso eta India eta Txinako mugak. Horrela merkataritza-hiriak sortu ziren bidearen bazterretan, hala nola, Ferganako haranekoak (Bukhara, Khiva edo Samarkanda) edo Taklamakan basamortuaren oasietan sortuak (Kashgar, Yarkant edo Hotan).

Bidean merkatugaiak ez ezik lapurrak ere ibiltzen ziren. Horiek zailago egiten zuten jadanik luzea eta latza zen ibilbidea. Hori zela eta, antzinako Erroman zeta oso garestia zen, Plinio Zaharrak adierazi zuen bezala. Bidetik ere, budismoa hedatu zen Indiatik Txinara.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako dinastia berriek- Tanga eta Sung Yuan, VII. mendetik XIV. mendera aritu zirenak- politika aldatu ziren. Gainera Mongoliatik etorritako tribuek arriskutsuagoa egin zuten bidaia eta Europako Erdi Aroa ez zen antzinako Erroma bezain aberatsa ere.

Baina benetako bukaera XV. mendean zen, nabigazioaren berrikuntzek eta inperio berrien sorrerak (Mogol Inperioa edo Otomandar Inperioa) pixkanaka pixkanaka Zetaren bidea itzali zuten.

Marco Polo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Marco Polo bidea egiteko lehendabiziko europartzat hartu, bere osaba Mafiok eta bere aita Nicolo Polok jadanik egina zuten ibilbidea Marcok egin baino lehen. Benetan Marco Polok eman zion ospea bideari "Il Milione" bere liburuan.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zetaren Bidea