Bantustan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hegoafrikako bantustanen banaketa-mapa (1986).

Bantustan, Hegoafrikan askatasuna iritsi bitartean eta Namibian, etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomoei emandako izena da. Apartheid sistema arrazistaren ondorio izan zen Hegoafrikako gobernu zuriak bultzaturiko politika hau: biztanle beltzak nolabaiteko autonomia zuten lurraldeetan bildu nahi izan ziren, estatus berezi bat emanik, Hegoafrikako hiritartasuna ukatu ahal izateko. Gainerako nazioek ez zuten lurralde banaketa hau inoiz ere onartu.

Bantustanek Hegoafrikako lurraldeen % 11 hartzen zuten, eta biztanleriaren % 30 biltzen zen bertan. Barne Produktu Gordinaren % 2 baizik ez zuten sortzen: nekazaritza oso pobrea zen berorietan, industriarik ez zuten eta bertako biztanleriak Hegoafrikako enpresen ordezko langileria osatzen zuen.

Bantuen arteko batasuna hizkuntzarena da nagusiki. Douala (Kamerun) eta Jubbah ibai bokalaren arteko lerrotik hegoalderako hizkuntzak hartzen ditu, Kenyako eta Tanzaniako zenbait hizkuntza, Niloko herrien gisakoak, eta boskiman-hotentote hizkuntzak izan ezik. Hiru talde nagusi bereiz daitezke bantu hizkuntzen artean: mendebalekoak, ekialdekoak eta hegoaldekoak.

  • Mendebalekoak: duala (Hego Kamerun), fang edo paguin (Kamerun, Gabon, Ekuatore-Ginea), lingala (Zaire), txokue, lounda eta mbudu (Angola), herero (Namibia).
  • Ekialdekoak: kikuyu (Kenya), ganda (Uganda), ruanda (Ruanda), swahili, txanbala, txagga eta nyamwezi (Tanzania), luba (Zaireko hego-ekialdea), ngamya (Malawi), bemba (Zambia), seona (Zinbabue), tsonga (Mozambike).
  • Hegoaldekoak: zulu eta xosa (Natal), swazi (Suazilandia), tswana (Botsuana), sotho (Lesoto). Swahilia da garrantzitsuena, hainbat herriren artean lingua franca gisa erabiltzen baita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bantustan Aldatu lotura Wikidatan