Barabako estepa

Koordenatuak: 55°42′N 78°00′E / 55.7°N 78°E / 55.7; 78
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barabako estepa
Datu orokorrak
Garaiera125 m
Motapaisaia eta ordoki
Geografia
Map
Koordenatuak55°42′N 78°00′E / 55.7°N 78°E / 55.7; 78
Estatu burujabe Errusia

Barabako estepa edo Barabinskeko estepa (errusieraz: Барабинская низменность) mendebaldeko Siberiako lautada basotsu eta zingiratsua da. 117.000 km²-ko azalera du, eta Ob eta Irtyx ibaien artean hedatzen da, bai Novosibirsk oblastaren aldetik, bai Omsk oblastaren ekialdeko aldetik. Eskualde honek laku handiak ditu, Txany aintzira kasu. Iparraldean Vasiugango zingirarekin egiten du muga, eta hegoaldean Kulundako esteparekin.

Transiberiar Trenbideak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du estepa, Omsk eta Novosibirsk hirien artean. Eremu honetako hiri nagusiak Barabinsk eta Kuibyxev dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]