Barry Morris Goldwater

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barry Morris Goldwater

Barry Morris Goldwater estatubatuar politikaria izan zen (Phoenix, 1909 - Paradise Valley, Arizona, 1998). Ikasketa militarrak egin zituen, eta 1928. urtean graduatu zen. Ondoren, Arizonako Unibertsitatean sartu zen, baina handik urtebetera jaioterrira itzuli zen, eta aitonaren negozioetan hasi zen lanean. Aitonak denda-kate bat zabaldu eta aberastu egin zen bere negozioekin, eta haren ondasunak Barryk jaso zituen ondorengotzan. 1941ean gudarostean sartu zen, eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. 1945ean gerratik itzuli zenean, jeneral goren gisa lan egin zuen Arizonako Guardia Nazionalean. Karrera politikoari 1949an eman zion hasiera, Phoenixko udal-hauteskundeetan kargu bat eskuratu zuelarik. Harrezkero, Goldwaterrek lau hamarralditan zehar jardun zuen politikagintzan lanean, alderdi errepublikanoan, nahiz eta kritika asko jaso zituen bai alderdi demokrataren aldetik eta baita bere alderdiaren aldetik ere. Bere karrera guztian zehar ahalegin handia egin zuen kontserbadoreen joera indartzeko, eta komunismoaren kontrako mugimenduaren eta eskuindarren buruetako bat izan zen. Estatu Batuetako kontserbadore modernoen aitzindaritzat hartua izan da. Beste zenbait jarduerez gainera, bost agintalditan izan zen senatari, 1987 arte, eta 1964an Estatu Batuetako lehendakaritzako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. 1997. urtean Alzheimerren eritasunak jota, politikagintzatik erretiratu behar izan zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barry Morris Goldwater Aldatu lotura Wikidatan