Bart Swings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bart Swings

Bizitza
JaiotzaHerent1991ko otsailaren 12a (33 urte)
Herrialdea Belgika
Hezkuntza
HeziketaKU Leuven
Sint-Pieterscollege (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea eta lerroko abiadura-patinatzailea
Pisua67 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Olympic.org: bart-swings Edit the value on Wikidata

Bart René Swings (Lovaina, Belgika, 1991ko otsailaren 12a) izotz gainean abiadura patinajean lehiatzen den atleta belgikarra da[1].

Neguko hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte, bi domina lortuz, zilarra Pyeongchangen 2018an eta urrea Pekinen 2022an, biak irteera masiboko proban, eta laugarren postua Sotxin 2014an, 5.000 m-tan[1].

Bi brontzezko domina irabazi zituen Izotz Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, 2013 eta 2022 urteetan, eta brontzezko domina bat 2021eko Abiadura-patinajeko Banakako Txapelketan[1].

Horrez gain, bi domina irabazi zituen Izotz Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, zilarra 2016an eta brontzea 2017an, eta bi domina irabazi zituen distantziako Europako Banakako Distantziako Abiadura-patinaje Txapelketan, 2020 eta 2022 urteetan[1].

Nazioarteko lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (Hego Korea Hego Korea 2. lekua, zilarrezko domina Irteera masiboa
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Hamar (Norvegia Norvegia 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
2022 Hamar (Norvegia Norvegia 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
Distantzia Banakako Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Heerenveen (Herbehereak Herbehereak 3. postua, brontzezko domina Irteera masiboa
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Minsk (Bielorrusia Bielorrusia 2. lekua, zilarrezko domina Sailkapen orokorra
2017 Heerenveen (Herbehereak Herbehereak 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
Distantzia Banakako Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Heerenveen (Herbehereak Herbehereak 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2022 Heerenveen (Herbehereak Herbehereak 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Bart Swings». Base de datos de la ISU (Ingelesez).