Batiskafo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trieste batiskafoa

Batiskafoa ibilgailu urpekari txiki bat da, bereziki, ozeanoan sakonera handietara iristeko diseinatua, uraren presio izugarria jasanez.

Batisfera baten antzeko kabina batetaz osatuta dago. Kabina hau, ura baino arinagoa den likido batez betetako ur gordailu baten azpian zintzilikaturik dago. Likido hori, gasolina izan daiteke, adibidez. Bultzada, bateria elektriko batek elikatutako motore batzuek ematen dute.

Batiskafoa Auguste Piccardek asmatu zuen, eta, lehenengo urperaketa, tripulaziorik gabe eta pilotu automatikoarekin Cabo Verde uhartediko uretan egin zen, 1948an eta FNRS-2 batiskafoaren kargu egon zen. 1080 metroko sakonerara iritsi zen. Froga eta hobekuntza asko egin ziren eta 1953ko irailean, Piccard eta bere tripulazioa 3150 metroko sakonerara iritsi ziren Trieste izeneko batiskafoarekin, Italian eraikia, eta, 1959an, 5486 metroko sakonerara iristea lortu zuena, eta, urte bete beranduago, Guameko uretan, 10916 metrora, ordu erdiz, itsasondoan egonez. Beranduago, "Arkimedes" izeneko batiskafoa eraiki zen, 11000 metrorainoko sakonerak esploratzeko gai zena, eta, 1962an Kuriletako itsas hobiaan 9500 metroko sakonerara iritsi zena.