Auguste Piccard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auguste Piccard
Auguste Piccard
Auguste Piccard 1932an
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Auguste Antoine Piccard
Jaio 1884ko urtarrilaren 28a
Basilea (Suitza)
Hil 1962ko martxoaren 24a (-1868 urte)
Lausana (Suitza)
Fisikaria, asmatzailea, esploratzailea

Auguste Antoine Piccard (Basilea, 1884ko urtarrilaren 28a - Lausana, 1962ko martxoaren 24a) suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea izan zen. Zurich eta Bruselako unibertsitateetan fisika irakaslea izan zen eta Tintinen abenturatako Tornasol profesorearen sorrerarako inspirazioa izan zen Hergerentzat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auguste Piccard (1927)

Auguste Antoine Piccard Basilean jaio zen 1884ko urtarrilaren 28an. Aita kimika irakaslea izan zen Basileako Unibertsitatean eta Augustek Zuricheko Tecnologia Institutu Federalean ikasi zuen[1] Baita Basileako Unibertsitatean ere.

1904an, lehen lan zientifikoa argitaratu zuen: Nouveaux essais sur la sensibilité géotropique des extrémités des racines.

1910ean, doktoretza lortu zuen eta, 1922an, berriz, Bruselako Unibertsitate Askean Zientzia Aplikatuen Fakultateko fisikako irakasle izan zen eta hantxe egin zituen lehen hegaldi entsegua globoz, Estratosferan, aireontzi presurizatua erabili zuelarik lehenengo aldiz

AEBetara bidaiatu eta Chicago eta Minnesotako unibertsitateetan eman zuen klase.

Suitzara itzuli eta Lausanan egon zen hasieran, baina, Belgikara joan zen gero eta hantxe burutu zuen bere lanaren gehiengoa. 1922 eta 1954 artean, fisikako irakasle izan zen Bruselako Politeknikoan.

1931ko maiatzaren 27an, Augsburgetik irten zen bere laguntzailea zen Paul Kipferrekin batera eta 15.971 m-ra iritsi zen. Jeannette emazte argazkilariarekin batera, ospea eman zion estratosferara igo zelako globo batetik zintzilik zegoen kapsula presurizatu batean.

1932ko abuztuaren 18an, Dübendorfen errepikatu zuen esperimentua Max Cosynsekin eta 16.200 metroko errekor berria ezarri zuten, Lurraren kurba inoiz aurretik ikusi ez bezala ikusteko aukera izan zutelarik.

Estratosferako edo atmosferaren goi geruzaren izpi kosmikoak eta estratu ionizatuak ikertu zituen[2].

1937an, batiskafoa aurkeztu zuen eta, 1947an, batisfera eta batiskafoa erabili zituen sakonera handietako ikerketak egiteko. 1953ko irailaren 30ean, 3.150 metroko sakonerara iritsi zen Cabo Verde artxipielagoan.

Familiak jarraipena eman zion Auguste Piccarden grina esploratzaileari eta, Jacques Piccard semea da horren adibide, batiskafoz sakonera handiena lortu duena, 1960an, 10.916 metrora iritsiz. AEBetako itsas armadako tenientea zen Donald Walshen konpainian egin zuen, Marianetako itsas hobian. Oraindik, Lurraren tokirik sakonenera iritsi diren bi pertsona bakarrak bezala mantentzen dira. Inork ez du halako bidaiarik errepikatu[3].

Bertrand Piccard iloba ere, Brian Jonesekin batera, aerostatoz eta geldiunerik gabe munduari bira ematen lehenak izan ziren 1999an[4].

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auguste Piccard Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]