Beatrice da Silva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santa Beatriz Silvakoa.

Santa Beatriz Silvakoa, jaiotzez Beatrice da Silva Menezes, (Campo Maior, Portugal, 1424 - Toledo, 1491eko abuztuaren 9) lekaime portuges bat izan zen. Ordena kontzepzionista edo Gure Ama Birjinaren Sortze Guztiz Garbiaren Ordena izeneko emakumezkoen kongregazio katolikoaren sortzailea izan zen 1484an. Eliza Katolikoak santu izendatu zuen 1976an.

Bere jaia abuztuaren 17an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campo Maior hirian (Portugal) jaio zen, 1424. urtean (orduan Portugalen mendean zegoen Ceutan jaio zela uste izan da urte askoan). Ruy Gomez da Silva eta Isabel da Menezes nobleen alaba eta Amadeo Portugalgoaren arreba izan zen. Isabel d'Avís printzesaren gorte-laguna izan zen urte askotan eta Joan II. Gaztelakoa esposatu zuenean Gaztelara ere lagundu zion. Gortearen bizitzaz gogaiturik, Toledoko zistertar monasterio batera sartu baina azkenik Isabel erreginaren laguntzaz ordena berria sortu zuen. 1926. urtean beatifikatu egin zuen Pio XI.ak eta Paulo VI.ak santu izendatu zuen 1976an.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beatrice da Silva Aldatu lotura Wikidatan