Elisabet I.a Gaztelakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elisabet I.a Gaztelakoa
Elisabet I.a Gaztelakoa

1474ko abenduak 13 – 1504ko azaroak 26
Aurrekoa Henrike IV.a Gaztelakoa
Ondorengoa Joana Gaztelakoa

1479ko urtarrilak 20 – 1504ko azaroak 26
Aurrekoa Joana Enrikez
Ondorengoa Germaine Foixekoa

Jaiotza 1451ko apirilaren 22a
Madrigal de las Altas Torres, Gaztelako koroa
Heriotza 1504ko azaroaren 26a
Medina del Campo, Gaztelako koroa
Ezkontidea Fernando II.a Aragoikoa
Senideak Joanes II.a Gaztelakoa (aita)
Elisabet Portugalgoa (ama)
Seme-alabak Elisabet Aragoikoa
Joan Aragoikoa
Joana Gaztelakoa
Maria Aragoikoa
Katalina Aragoikoa
Erlijioa Katolizismoa
Sinadura Elisabet I.a Gaztelakoa-ren sinadura
Coat of Arms of Isabella of Castile as Princess of Asturias.svg

Elisabet I.a Gaztelakoa (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a), Elisabet Katolikoa ere deitua, 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen[1].

Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.

1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.

Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.

Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Isabella I Global.britannica.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet I.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan