Beatriz Borgoinakoa
Wikipedia(e)tik
Beatriz Borgoinakoa ( - 1184ko azaroaren 15a) Reinaldo III.a Borgoinakoa eta Agata Lorrenakoaren alaba bakarra zen. Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearen bigarren emaztea izan zen. Bere aiton-amonak, bere amaren aldetik, Simon I.a Lorrenakoa eta honen emazte Adelaida ziren. Beatriz oso aktiboa zen Hohenstaufeneko gortean, lan literarioen eta zalditeria idealen sorrera bultzatuz. Bere senarrari laguntzen zion bere erresuman zehar egiten zituen kanpaina eta bidaietan, eta Frederiko bere eraginpean zegoela ezagutzen da.
Ezkontza [aldatu]
Beatriz eta Frederiko, 1156ko ekainak 9an ezkondu ziren Würzburgen. Ezkontza honekin, Frederikok, Borgoinako konderriaren kontrola hartu zuen.
Seme-alabak [aldatu]
- Frederiko V.a Suabiakoa (1164-1170)
- Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (1165-1197)
- Frederiko VI.a Suabiakoa (1167-1191)
- Oton I.a Borgoinakoa ([1170]]-1200)
- Konrado II.a Suabiakoa eta Rothenburg (1173-1196)
- Filipe Suabiakoa (1177-1208), Alemaniako erregea 1198an
- Beatriz Hohenstaufen (1162-1174). Gilen II.a Siziliakoarekin ezkon hitza emanda zegoen, baina ezkondu aurretik hil zen.
- Ines Hohenstaufen (1184ko urrian hila). Emeriko Hungariakoarekin ezkon hitza emanda egon zen, baina ezkondu aurretik hil zen.