Emeriko Hungariakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emeriko Hungariakoa (Imre hungarieraz, Mirko edo Emerik kroazieraz) (1174-1204ko azaroak 30), Hungaria, Kroazia, Dalmazia eta Eslavoniako errege izan zen 1196tik hil zen arte. Emeriko, Bela III.a Hungariakoa eta Ines Châtillongoa, Reinaldo Châtillongoaren alabaren semea zen.

Laugarren Gurutzadan, gurutzatuen lehen xedea, Dalmaziako Zadar hiria hartzea zen, Veneziako Errepublikarentzako, honek gurutzadarako utzi zizkion itsasontziengatik ordain bezala. Hiria, aurretik Veneziaren eskuetan egon zena, garai hartan Hungariako erregearena zen. Inozentzio III.a aita santua, konkista honen aurka agertu zen, Emeriko katolikoa baitzen eta gurutzadan parte hartzeko asmoa erakutsi baitzuen, baina ezin izan zuen eragotzi, konkistan parte hartu zuten guztiak eskomunikatu zituen arren.

Emeriko, Frederiko I.a Bizargorriren alaba zen Inesekin ezkon hitza emanda zegoen, baina hau 1184an hil zen, eta, ondorioz, ezkontza ez zen ospatu. Azkenik, Emeriko, Konstantzia Aragoi eta Gaztelakoarekin ezkondu zen, Alfontso II.a Aragoikoa "Kastoa" Aragoiko erregea eta Antsa Gaztela eta Poloniakoaren alaba. Euren seme bakarra, Ladislao III.a Hungariakoa, 1201ean jaio zen, eta 1204an koroatu zuten errege bezala. Emeriko urte horren amaieran hil ondoren, bere semea, denbora laburrez errege bihurtu zen, baina 1205ean hil zen. Emeriko, Eger hirian lurperatua izan zen. Ladislao hil ondoren, Emerikoren anaia Andres II.a Hungariakoa bihurtu zen errege. Emerikoren alarguna, Konstanza, Vienara joan zen eta Frederiko II.a Hohenstaufen enperadorearekin ezkondu zen.


Aurrekoa
Bela III.a Hungariakoa
Hungariako erregea Dalmazia, Eslavonia eta Kroaziako erregea
1196-1204
Ondorengoa
Ladislao III.a Hungariakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emeriko Hungariakoa Aldatu lotura Wikidatan