Würzburg
|
Würzburg |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Würzburg | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Frankonia Beherea |
|
| Alkatea | Pia Beckmann (CSU) | |
| Koordenatuak | 49°47′17″N 9°56′10″E / 49.78806°N 9.93611°EKoordenatuak: 49°47′17″N 9°56′10″E / 49.78806°N 9.93611°E | |
| Eremua | 87,63 km2 | |
| Garaiera | 177 m | |
| Posta kodea | 97018–97084 |
|
| Biztanleria | 131.320 bizt (2006) | |
| Dentsitatea | 1.498,57 bizt/km² | |
| Matrikula | WÜ | |
| http://www.wuerzburg.de | ||
Würzburg Alemaniako hegoaldeko hiria eta ibai portua da. Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean dago, Main ibaiaren ertzean. Historia luzeko hiria da, K. a. 1000. urterako zeltek Marienberg gotorlekua eraikia baitzuten. Erdi Aroan, apezpikua zen hiriko buru.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Castello Viterburth izena zuen erromatarren garaian (704), eta 741. urtean Bonifazio santuak sortutako elizbarrutiko apezpikuaren egoitza bihurtu zen. XVII eta XVIII. mendeetan hiri oparoa izan zen, Schönborn etxeko printze-apezpikuen agintaldian, hain zuzen. 1806-1809. urteetan izen bereko dukerriko hiriburua izan zen. 1815. urtean Bavariako estatuaren barnean geratu zen.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritza eremuko merkataritza (ospe handiko ardoak) eta industria (tresneria mekanikoa eta elektrikoa, papergintza, kimika industria, zurgintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek ia erabat suntsitu bazuten ere (% 85), monumentu ikusgarriak gorde dira: VIII. mendeko kapera biribila (Alemaniako elizarik zaharrena), XI-XVI. mendeetako hiribilduaren erdian dagoena; XVII. mendeko elizak eta jauregi barrokoak; 1723-1744. urteetako Jauregi Handia, Versaillesko jauregiko eraikuntza moldeari jarraituz egina.
[aldatu] Würzburgeko herritar ospetsuak
- Werner Heisenberg, fisikaria. Fisikaren Nobel Sariaren irabazlea.
- Dirk Nowitzki, (1978), saskibaloi jokalaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Alemanez) Udalaren webgunea.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.