Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
| Frederiko I.a Bizargorria | |
Frederiko I.a Bizargorriren irudia XIII. mendeko kronika batean. |
|
|
|
|
|---|---|
| 1155eko ekainaren 18a – 1190eko ekainaren 10a | |
| Aurrekoa | Konrad III.a (osaba) |
| Ondorengoa | Henrike VI.a (semea) |
|
Hohenstaufen dinastia
|
|
|
|
|
| Jaiotza | 1122 Ezezaguna. Beharbada Altdorf hiritik hurbil dagoen gaztelu batean |
| Heriotza | 1190eko ekainaren 10a (68 urte inguru) Saleph ibaia, Anatolia |
| Ezkontidea | Adela Vohbourgkoa Beatriz Borgoinakoa |
| Senideak | Frederiko II.a Suabiakoa Judith, Henrike IX.a Bavariakoren alaba (ama) |
| Egoitza | Aachen |
- Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Frederiko I.a.
Frederiko I.a Hohenstaufengoa edo Frederiko I.a Bizargorria (1122 - 1190eko ekainaren 10a) 1152ko martxoaren 4ean Frankfurten Alemaniako errege hautatu eta Aachen koroatu zuten, 1154an Pavian Italiako errege koroatu zuten eta amaitzeko 1155eko ekainaren 18an Adriano IV. Aitasantuak Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore koroatu zuen. 1178ko ekainaren 30an Arlesen Borgoniako errege aldarrikatu zuten. Bizagorri ezizena (italieraz Barbarossa eta alemanieraz Rotbart) bere agindupeko Italiako iparraldeko hirietan ipini zioten, zinez bizar gorria baitzuen.
Bere errege aukeraketa aurretik, oinordekotzaz Suabiako dukea ere bazen (1147–1152, Frederiko III.a izenez). Hohenstaufen dinastiako Frederiko II.a dukearen semea zen. Bere ama Judith, Henrike IX. Bavariakoaren alaba zen, hortaz Frederiko Bizargorri Alemaniako bi sendi garrantzitsuetatik zetorren, horrek printze hautagai onargarria izateko sobera baldintza ematen zizkiolarik.
Kanpo loturak [aldatu]
| Aurrekoa Konrad III.a |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore 1155eko ekainaren 18a–1190eko ekainaren 10a |
Ondorengoa Henrike VI.a |