Filipe Suabiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe Suabiakoa
Filipe Suabiakoa

Filipe Suabiakoaren irudia (1200 aldean).


Erromatarren erregea
1198 – 1208
Aurrekoa Frederiko I.a
Ondorengoa Oton IV.a

Jaiotza 1177ko abuztua
Heriotza 1208ko ekainaren 21a
Bamberg, Baviera
Senideak aita: Frederiko I.a
ama: Beatriz Borgoinakoa
Erlijioa Kristaua

Filipe Suabiakoa (alemanez: Philipp von Schwaben; 1177ko abuztua – Bamberg, 1208ko ekainaren 21a) Hohenstaufen etxeko printzea izan izan zen.

Frederiko Bizargorriaren semea zen. Würzburgeko apezpikua izan zen (1190), baina bere anaia Henrike VI.arengandik Toskana, Matilde kondesaren estatuak (1195), eta Suabiako dukerria (1196) hartu zituen. Brunswickeko Oton IV.ak nobleak eta Inozentzio III.a bere alde bazituen ere, Filipe izan zen hautatua Alemaniako errege (Erromatarren errege) 1198an. Hala ere, Inozentzio III.a bere aldera ekarri zuen (1204). 1208an hil egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe Suabiakoa Aldatu lotura Wikidatan