Belisario Betancur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belisario Betancur
Belisario Betancur
Datu pertsonalak
Izen osoa Belisario Betancur Cuartas
Jaio 1923ko otsailaren 4a (89 urte)
Amagá, Antioquia ( Kolonbia)

Belisario Betancur Cuartas (Amagá, Kolonbia, 1923ko otsailaren 4a) politikaria, abokatua eta kazetaria da, 1982tik 1986ra bitartean Kolonbiako presidentea izana.

[aldatu] Bizitza

Zuzenbidea, Ekonomia eta Soziologia ikasi zituen. Alderdi Kontserbadoreko kidea izan da gaztetatik. 1963an Lan ministroa izan zen, eta 1974an, berriz, Kolonbiako enbaxadorea Espainian.

1982ko Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta, kolonbiarrak adiskidetzeko eta bakea lortzeko, liberalak eta populistak sartu zituen gobernuan. 1982an amnistia eman zion gerrillari, eta 1984an su-etena sinatu zuen. Hala ere, gerrillarekiko negoziazioek porrot egin zuten, eta, 1984an bertan, setio egoera ezarri zuen. Erdialdeko Amerika baketzeko sortu zen Contadorako Taldearen bultzatzaileetako bat izan zen.

La Defensa eta El Siglo egunkariak eta Semana aldizkaria zuzendu ditu. Horrez gainera, hainbat liburu idatzi du, hala nola Colombia cara a cara (Kolonbia aurrez aurre) eta En el cruce de todos los caminos (Bide guztien gurutzegunean).

[aldatu] Lanak

  • La penitencia del poder, 1991
  • El Homo sapiens se extravió en America Latina, 1990
  • Desde otro punto de vista, 1976
  • El Cristo del desarrollo, 1968
  • El rostro anhelante, 1977
  • Desde el alma del abedul, 1980
  • Colombia cara a cara, 1981
  • Declaración de amor, 1997
  • La pasión de gobernar, 1999


Biografia
Kolonbia
Artikulu hau Kolonbiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak