Belmonteko juduak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belmonte Portugalgo geografian.

Belmonteko juduak Portugalgo Belmonte herrian mendeetan ezkutatuta gorde den judutarren komunitatea da. Hori lortzeko haien artean ezkondu egiten ziren eta haien erlijioa ezkutuan mantentzen zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belmonteko komunitate hau XII. mendean sortu zen. Juduen aurkako erasoak zirela eta, beren erlijioa ezkutuan gordetzea erabaki zuten eta zortzi mendetan horrela jarraitu dute. Horren arabera, marranoak ziren, hau da, itxuraz kristauak ziren, baina erlijio judua ezkutuan mantentzen zuten. Komunitate honen partaideak, bestetik, ez ziren aberatsak, eta horri esker errazago libratu ziren. XX. mendean militar askenazi portugaldar batek haien izaera salatu zuen. Talde hau sefardi kulturakoa da. Hainbeste urte isolatua izanaren ondorioz ezaugarri oso bereziak ditu. Azken hamarkadetan, mendetan lehen aldiz, munduko beste juduekin harremanetan hasi dira. Judaismo barruan ortodoxoak dira, baina, halaber, aspaldiko tradizioak eta ohiturak gorde dituzte. Gaur egun publikoak dira eta Belmonten museo bat, Museu Judaico de Belmonte, eskaini zaie.

Portugalen horrelako beste komunitateak ere ezagutu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]