Ben Macdui

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ben Macdui
Ben Macdui from Derry Cairngorm.jpgBen Macdhui mendiaren ikuspegia.
Garaiera 1.309 m
Gailurra 950 m
Kokapena EskoziaEskozia
Koordenatuak 57°04′14″N 3°40′01″W / 57.07056°N 3.66694°W / 57.07056; -3.66694Koordenatuak: 57°04′14″N 3°40′01″W / 57.07056°N 3.66694°W / 57.07056; -3.66694
Ben Macdui non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Ben Macdui
Mendilerroa Cairngorms
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Cairngorm Ski Eskolan dagoen Coire Cas aparkalekutik ateratzen den bidezidorretik abiatuta.

Ben Macdui, sarritan Ben Macdhui eta Ben MacDui bezala ere ezagutua (gaeleraz: Beinn Mac Duibh) Eskoziako Cairngorms mendilerroko mendi bat da eta Ben Nevis mendiaren ondoren Erresuma Batuko bigarren mendirik garaiena da. Cairn Gorm mendilerroaren hegoaldeko magalean kokatzen da, Aberdeenshire eta Moray konderrien artean.

Beharbada mendi honen gailurrera ailegatzeko ibilbiderik errazena Cairngorm Ski Eskolan dagoen Coire Cas aparkalekutik abiatzen den bidezidorra hartu eta piskanaka-piskanaka mendian gora joatea da. Hau gutxi gorabehera 7 kilometroko (4 milla) luzehera duen ibilbidea da; zeozer luzeagoa den ibilbide batek Cairn Gorm eskalatzeko abagunea eskaintzen digu. Beste ibilbide alternatibo bat Loch Etchachan lakutik ateratzen dena da. Laku hau Loch Avon lakuaren iparraldetik hegoaldera joanez aurkitu ahal dugu. Beste ibilbide batzuk Derry Cairngorm edota Lairig Ghru pasabideetan zehar doazenak dira, azken hau Ben Macdui mendiaren mendebaldetik doalarik.

Bertako batzuen esamesen arabera Ben Macdui mendia Am Fear Liath Mòr ("Ben Macduiko Gizon Gris Handia") delakoaren bizilekua omen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Macdui Aldatu lotura Wikidatan