Ben Nevis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Eskoziako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Nevis (argipena).
Ben Nevis
BenNevis2005.jpgBen Nevis-en ikuspegia Banavie-tik. Gailurra argazkiaren atzekalde-ezkerraldean dagoen punturik gorenena da.
Garaiera 1.344 m
Kokapena EskoziaEskozia
Koordenatuak 56°47′49″N 5°1′17″W / 56.79694°N 5.02139°W / 56.79694; -5.02139Koordenatuak: 56°47′49″N 5°1′17″W / 56.79694°N 5.02139°W / 56.79694; -5.02139
Ben Nevis non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Ben Nevis
Lehen igoera 1771ko abuztuaren 17a
Ohiko bidea  Lochaber (SCO)

Ben Nevis (Eskoziar gaeleraz Beinn Nibheis), Eskoziako mendirik garaiena da (1.344 m) eta baita Britainia Handi guztikoa. Eskoziaren mendebaldean dago, Fort William hiriaren albo-alboan. Oso ezaguna da arroka eta izotz kirol eskaladako bideengatik (Ben Nevis-en ipar aurpegia). Bere gailurra, ertz bat kendurik, nahiko laua da, honek mendiaren jeitsiera nahiko arriskutsua egiten du laino itxia ematen den kasuetan.

Izenaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort William udalerria atzekaldean Ben Nevis mendia ikusten delarik.

Ben Nevis eskoziar gaelerazko Beinn Nibheis izenaren ingeleratzea da. Beinn hitz gaelikoak "mendi" esan nahi du, nibheis hitzak berriz esanahi ezberdinak ditu, nahiz eta "maltzur" edo "gaizto" bezala itzuli. Beinn Nibheis izenaren beste itzulpen alternatiboa beinn-neamh-bhathais-etik dator, neamh-en itzulpena "zerua, odeiak" da eta bathais "buruko zatirik garaiena". Itzulpen literal gisa "bere burua odeietan duen mendia" izan liteke, halere "zeruko mendia" ere erabiltzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Nevis Aldatu lotura Wikidatan