Benben

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benbenaren irudikapena, irudi eskaintzaile batekin bi muinoren artean agertzen den eguzki diskoaren hieroglifopean.
Piramide Gorriko piramidioia

Benben, egiptoar mitologian, zehazkiago Heliopoliseko kosmogonian, Nun jatorrizko ozeanotik sortu zen jatorrizko mendia zen, bertan, Atum jainko sortzaileak, bere burua eta bikote jainkotiarra sortu zuelarik.

Piramideetako Testuetan, 1587. lerroan, Atumek, bere buruari, "muino" bezala erreferentzia egiten dio, eta, esaten denez, piramide txiki batean bihurtu zen, Annun kokatua, bera bizi zen tokia.

Benbena, "dizdiratsua" esan nahiko lukeena, Heliopoliseko Egiptoar Eguzki Tenpluan, "hareazko muinoa"ren gainean, jatorrizko jainkoa agertzen den tenplua eta egunsentiko eguzkiaren lehen izpiek jotzen duten lehen tokian gurtutako harri sakratu bat zen.

Gurtza bera, Napatan eta Siwako oasian ere bazegoen, non kono formako harria, Egiptoko aro berantiarrean, zilbor batekin alderatua izan zen.

Beti jainko sortzailearekin lotua, eta heliopolistar kleroak garatutako mitologiarekin, "inongo zalantzarik gabe, eguzki izpi bat izan zen" (Gardiner).

Benbena, bere esanahi erlijioso garrantzitsua kontutan hartuta, ziuraski, zenbait egitura arkitektonikoren eredua zen, Abu Gurabeko eguzki tenpluetako obeliskoak, obeliskoen tontorrak eta piramidioiak kasu.

Jatorrizko kono formatik, harria, beranduago, behar arkitektonikoak medio, lauki formako oinarridun eta tontordun piramide txiki bat bihurtu zen, sarri, urre lamina batekin estalia.

Mito bera, Bennu hegaztiarekin lotua dago, greziarrek Fenix deitu zuten txori mitikoa, Heliopolisen ere gurtua zena, non Benbenean pausatzen dela esaten den. B. Kempen arabera, Benbena, Bennu eta Eguzkiaren arteko harremana, Egiptoko antzekotasun tipiko batean oinarrituta legoke: egunsentiko weben eguzkia, bere izpien proiekzioak Benbenean, honen gainean Bennu pausatzen delarik. Piramideetako Testuen 600. lerroan, Atumi buruz honako hau esaten da:

« zu, Benbena bezala, Heliopoliseko Benuren etxean sortzen zarena  »

Hart, 16. orrialdea.

Beste hiri batzuk, bertako kosmogonien arabera, mito ezberdinak garatu zituzten jatorrizko muino edo mendiei buruz, Menfisekoa bezala, non Tatenen jainkoaren pertsonifikazioa izan zen, Lurraren eta gauza on guztien hasiera.

Khonsu jainkoaren tenpluko tebastar testu batean ere, lehen muino edo mendia bezala identifikatu zen. Benbena, Atum jainkoaren semen tantetatik sortu zen, jatorrizko ozeanoan erori eta solidotu egiten direnak, bere barnean jainkoaren izpiritua duen lehen lurrezko tumulua eratuz.

Aditu eta historialari askok, jatorrizko Benbena, historiaurrean eroritako konposaketa burdintsuko (siderita) meteorito bat zela uste dute.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benben Aldatu lotura Wikidatan