Bennu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bennu hegaztia

Bennu Antzinako Egiptoko hegazti mitologiko bat zen, greziar mitologiako Fenix hegaztiaren baliokidea. Nilo ibaiaren goraldiekin, berpiztearekin eta Eguzkiarekin lotua izan zen. Bennu hegaztiak, berrikuntza eta sorkuntza sinbolizatzen zuenez, egiptoar egutegiarekin lotua zegoen. Izatez, Bennuren tenplua, klepsidrengatik eta bertan zaintzen ziren denbora neurtzeko beste tresna batzuengatik zen ezaguna.

  • Izen egiptoarra: Bennu. Izen greziarra: Fenix

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errauts koloreko lertxun hauskara edo ipurdikara hori bat bezala irudikatua, buruan, Goi Egiptoko Atef koroa daramala, ondoan bi luma dituena; baita gorri eta urre koloreko lumak dituen arrano bezala ere. Batzuetan, lertxun burudun gizon bezala, persea baten ondoan, Heliopoliseko zuhaitz sakratua zena, momiaren jantzi zuri edo urdina daramana, kapa garden eta luze baten azpian; edo sahatsarekin lotua, non, denboraren hasieran pausatu zen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bennu, Ra, Aton edo Osirisen batzat hartua zen. Hilen Liburuan honako hau irakur daiteke:

« ni, Bennu hegaztia naiz, Raren ba, jainkoen gidaria Duatean.  »

Antzinako mito egiptoarraren arabera, Bennuk bere burua sortu zuen Raren tenpluko barrutietako batean zuhaitz sakratu bat erretzen ari zen sutik. Beste bertsio batzuk, Bennu hegaztia, Osiris jainkoaren bihotzaren eztandatik sortu zela diote. Tradizioaren arabera, Bennu, Benben bezala ezagutzen zen zutabe sakratu baten gainean pausatzen zen. Egiptoar apaizek, zutabe hau erakusten zieten bisitariei, Lurreko tokirik santuenatzat hartzen zutena.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bennuren marrazkia papiroan.

Bennu izena, "weben" aditzarekin lotua dago, "argiztatu" edo "dizdiratu" esan nahi duena. Bennu hegaztiaren epitetoetako batzuk, honakoak ziren: "Bere kabuz sortu zena", "Igotzen dena" eta "Pozaren jauna".

Lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lertxun mota handi bat, gaur egun desagertua dagoena, geologikoki nahiko garai berrietan arabiar penintsulan bizi izan zena, beharbada, hegazti honen antzinako inspirazio iturri izan zen, Bennu bezala deskribatua izan zen izakiaren islada, Ardea bennuides espezieko hegaztia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bennu