Piramideetako Testuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Piramideetako Testuak arao, srginkeria eta erregu talde bat da, Egiptoko Antzinako Inperioko piramideetako hil pasaia, aurrekamera eta kameretan grabatuak daudenak, faraoiari Duatean lagundu eta bere berpiztea eta betiereko bizitza ziurtatzeko asmoarekin. Testu bilduma bat dira, dirudienez, inongo ordenarik gabe, oso antzinako sinesmen erlijioso eta kosmologikoei buruz, hil zeremonian zehar erabili izango zirenak. Testu batzuk, jada agertzen dira lehen bi dinastietako hilarri eta mastabetan.

Unisen piramidearen hondakinak Saqqaran, non lehen Piramideetako Testuak grabatuak izan ziren.

Piramideetako Testuak grabatu ziren lehen tokia, Unisen piramideko hilobi kamerako harresietan izan zen, V. dinastiako azkeneko faraoia izan zena. Egiptoarrek "Akatsgabeak dira Unisen tokiak" izendatu zituzten, eta 228 adierazpenez osatuta dago. Beranduago, oso ohiko bihurtu zen Antzinako Inperioko faraoien piramideen barnean inskribatzea, 759 araotara helduz, R. Faulknerrek bildu zituenak.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ordena bat duen narrazio edo istorio bat, baizik eta sorreraren teorien laburpena, Horus eta Sethen arteko borroken zatiak, elezaharrena, eta, nagusiki, faraoiari igokundea, berpiztea eta jainkoekin identifikatzea ahalbidetzen duten formulak.

Testu hauetan, bi teoria kosmologiko nabaritzen dira: lehena, eguzki mitoekin, grabatzea agindu zuten faraoien garaikideak, non erregea Ra eguzki jainkoarengana eramana den, eta bigarrena, izar mitologia askoz antzinakoago batekin, non bidea, izar zirkunpolarretarantz doan, hilezkortzat hartzen ziren haiexek, gaueko zeruan beti ikusgai zeudelako.

Intsentsazio erritu eta jaki, edari eta arropa ofrendekin batera, faraoia, Duatean zeuden aj guztietatik garrantzitsuena bihurtzeko formulak ditu, animalia gaiztoak eta arrisku topografikoak eragozteko sorginkeriak. Baita beste mundura igotzeko ere, izar bat bezala, eta izaki jainkotiar batean bihurtzeko.

Sinesmenen eboluzioa eta testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramideetako Testuak Tetiren piramideko hilobi kameran izkribatuak

Bere eboluzioak, Sarkofagoetako Testuei emango die pauso, Egiptoko lehen tarteko aroan, noble eta handikien sarkofagoetan idazten hasi zirenak. Egiptoko Inperio Ertainean, bi motatakoak dira: biografikoak, hildakoaren bizitza ere kontatuz edo iuridikoak, bere ondasunen legatua deskribatuz, garai honetatik aurrera, hilezkortasuna bakarrik faraoiaren pribilegioa izateari utzi zion, klase altuenentzat jada posible zelarik.

Egiptoko Inperio Berrian zehar, sarkofagoen barnean uzten ziren papiroetan idazten hasi ziren, hedapen handia lortuz, honela Hilen Liburua izenekoa sortuz, non, izpirituak, hilezkortasuna lortzeko zer egin behar duen deskribatzen den. Testu honek beranduago eboluzioak jasango ditu XXVI. dinastiararte. Hilezkortasuna, jada Hilen liburuko formulak errezitatu eta baltsamatze eta euren ba mantentzeko lurperatze errituak ordaintzeko gai ziren "egipziar zuzenek" goza zezaketen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piramideetako Testuak Aldatu lotura Wikidatan