Bentaberriko geltokia

Koordenatuak: 43°18′37″N 2°00′17″W / 43.310351°N 2.004764°W / 43.310351; -2.004764
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°18′37″N 2°00′17″W / 43.310351°N 2.004764°W / 43.310351; -2.004764
Bentaberri
Eraikitzen
Geltokiak sarbideak izango ditu Bentaberri plaza eta Zarautz kalean.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lugaritz    Kontxa »
« Lugaritz    Kontxa »
« Lugaritz    Kontxa »
Kokapena
HelbideaZarautz hiribidea, 23; 20018
UdalerriaDonostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera2022
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1  Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara
1K  Zumaia - Amara
E2  Lasarte-Oria - Hendaia

Bentaberri Euskotren Trena eragilearen E1, 1K eta E2 lineen barruan egongo den lurpeko geltokia da, Donostiako udalerriko Benta Berri auzoan kokatuko dena.

Donostiako pasantea martxan jartzearekin batera inauguratuko da, lanak 2017ko udazkenean hasi zirela eta 2022ko hasierarako amaituta egotea aurreikusten delarik,[1] eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte izango da.

Donostiako pasantea 4,2 kilometro luzedun trenbide saihesbide bat da, Lugarizko geltokian hasi eta Antigua auzotik igaroko dena, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz.

Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa izango ditu, eta nasa aldaketa trenbideen gaineko bestibulutik egingo da.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak hiru sarbide izango ditu:

  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Xalbador bertsolariaren kalea, 2; Pedro Manuel Ugartemendia kalearekin elkargunean
  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Bentaberri plaza
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Zarautz hiribidea, 35

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko irailaren 7an Euskal Trenbide Sareak Lugaritz-Mirakontxa tartearen lanak esleitu zizkion Moyua, Viuda de Sainz eta Comsa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari (ABEE), 38,1 milioiren truke. Urte horretako udazkenean lanak hasi ziren eta 46 hilabeteko epean amaitzekoak dira.

Lugaritz-Mirakontxa tartea 2,1 kilometroko luzera duen trenbide bikoitzeko tunela da, zeinak Bentaberriko lurpeko geltokia barne hartzen duen. Tartea Lugaritz eta Amarako geltokien arteko tunelean hasten da, Lugarizko geltokitik 100 metrora. Lotune horren ondoren, trenbide berria Benta Berri auzoan sartuko da, kurban eta kontrakurban egongo den beheranzko trazatu baten ondoren geltokiko leizera helduko dena.

Leize motatako geltokiak bi alboko nasa izango ditu, 81 metro luzedunak, eta horien gainean mezzanina edo bestibulua kokatuko da. Leizea Seminarioko mendi-hegalaren behean kokatuko da, eta gainazalarekiko sakonera 21 metrokoa izango da.

Lugaritz-Mirakontxa tartea gauzatzeko bi eraso-arrapala proiektatu dira, haietatik makineria sartzeko. Lehenak Zarautz hiribidean du sarbidea, geltokiaren hegoaldean. Bigarrenak Sanserreka pasealekuaren azpiko ezpondan du ahokatzea, Pio Baroja pasealekuaren 47. zenbakiaren aurrean. Azken hori izango da, behin lanak amaitutakoan, larrialdietarako irteera eta haizeztatzeko galeria.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]