Bernardino de Sahagún
Wikipedia(e)tik
Bernardino de Sahagún (Sahagún, Leongo Erresuma, 1500 - Mexiko, 1590eko otsailaren 5a) espainiar elizgizona eta historialaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Amerikako (Nueva Españako) biztanleen kultura, erlijioa eta ohiturei buruzko liburu bat azteken hizkuntzan idazteko eskatu zion Francisco del Toral gobernariak (1557). Hieroglifiko bidezko idazkera hautatu zuen, eta hala sortu zen Historia general de las cosas de la Nueva España, amerindiarren ohiturak, kultura eta historia ezagutzeko ezinbesteko ikerlana (1830 inguruan argitaratua).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
