Berolisko Konbentzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berolisko Konbentzioa (edo, hilaren frantsesezko izena erabiliz, Thermidorko Konbentzioa) Maximilien Robespierreren erorialditik (1794ko uztailaren 28a) III. urteko Konstituzioak Direktorioa ezarri zuen arte (1795eko urriaren 26a) iraun zuen Frantziako Iraultzako aldia da. Berolis, egutegi errepublikanoan, urteko 11. hila zen (uztailaren 19tik abuztuaren 17ra bitartekoa, gutxi gorabehera); hil horretako 9.ean bukatu zen jakobinoen garaia, eta kontserbadore errepublikanoen garaia hasi.