Bigarren jatorrizko makinizkribua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bigarren jatorrizko makinizkribua
Datuak
IdazleaManuel de Pedrolo (1974)
Argitaratze-data1989
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaMecanoscrit del segon origen
HerrialdeaKatalunia
BildumaErdal zientzia fikzioa
Orrialdeak187
ISBN84-7529-682-3. ISBN 84-7529-682-3.
Euskaraz
IzenburuaBigarren jatorrizko makinizkribua
ItzultzaileaJokin Lasa

Bigarren jatorrizko makinizkribua, jatorrizko edizioan Mecanoscrit del segon origen zientzia fikzioko eleberri oso ezaguna da. Manuel de Pedrolok katalaneraz idatzita, hizkuntza horretaz iraukurrienetarikoa da. Hizkuntza askotara itzulia izan da. Eleberrian gizarte distopikoa deskribatzen da. Nahiz eta helduentzak idatzia izan, joaera handia dago gazte literatuta bezala sailkatzeko.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Protagonistak hamalau urteko neska bat da, Alba, eta bederatziko mutila, Didac. Hondamendi handi baten ondorioz, estralurtarren erasoa, munduan biak ia bakarrik gelditu dira; aurkituko dituzten beste gizaki gutxi batzuk etsaiak izango dira. Bizimodu berri bati ekingo diote gogoz eta beste mundu berri bat sortzeko aukera izango dute, inolako taburik gabe eta erabateko askatasunean. Alba eta Didac Adan eta Eba berriak izango dira, seme bat izanik, Mar. Liburuaren amaieran artikulu periodistiko bat jasotzen da; horretan, aurkitutako makinizkribu bati esker, Alba aipatzen da gizateria berriaren ama bezala. Horrek eleberriaren izenburua justifikatzen du.

Eleberria zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria telebistara eraman zuten telesail moduan. TV3 kateak emititu zuen.

Kataluniako ikusentzunezko enpresa ekoizle batek, Antàrtida Produccions, eskubideak erosi zituen. Hasierako proiektuan Bigas Luna zuzendaria izan behar zen; honen heriotza gertatuez gero, azkenik, Carles Porta izan da zuzendaria eta 2015ean estrenatu da, Segon origen izenburupean, Sitgeseko Zinemaldian.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]