Biniou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bagad bat Lorient hirian.

Binioù bretainieraz gaita ezan nahi du, hots, Bretainiako gaita nazionala da. Bi Binioù mota daude: binioù kozh (kozh bretoieraz "zahar" esan nahi du) eta binioù bras (bras bretoieraz "handi" esan nahi du), azken hau batzuetan pib-veur ere deitua da.

Binioù bras delakoa Eskoziako gaitaren antza handia du; gaitza joko edo multzoak Bretainiako musika tresnagintzako etxeek egin edota Eskozia nahiz beste herrialdeetatik ekarri ohi dira.

Binioù kozh gaitak zortziren baten doinua du eta soinuz bizia da; bere notarik biziena eskoziar gaitaren nota bizienaren berdina da. Bordoi bakar bat du, tonikatik bi zortziren baxuagoa dena. Usadioz beste musika tresna batek lagundurik bikoteka jo ohi da: bigarren musika tresna hau bonbarda izan ohi da, binioù gaitaren zortziren bat azpiko doinua du, hau bretoi dantzak dantzatzeko aproposa delarik. Binioù bras gaita bagad baten osagarri izan ohi da.

Bretoien artean ohikoa da binioù gaitak jatorria KernVeur (bretoieraz Kornualles) herrialdean duela aipatzea. Baina herrialde horretako hainbat ohitura eta kornubiera bera ere jadanik hilka daudenez, herrialde hartan binioù gaita ere desagertua dagoela dirudi.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]