Puzker
Wikipedia(e)tik
Puzkerra edo uzkerra ugaztun eta beste zenbait animalien digestioak sortutako gasak, sabel-haizea alegia, uzkitik kanporatzea da, usain eta soinu berezi batez. Zaratarik ateratzen ez badu, putz deitzen zaio[1].
Osagaiak [aldatu]
Puzkerren osagai nagusiak gas usaingabeak dira:[2]
- Nitrogenoa (sabeleratua, %20 - %90).
- Hidrogenoa (mikrobioek ekoitzia, %0 - %50).
- Karbono dioxidoa (sabeleratua edo mikrobio aerobioek ekoitzia, %10 - %30).
- Metanoa (mikrobio aerobioek ekoitzia, %0% - %10).
- Oxigenoa (sabeleratua, %0 - %10).
Usain txarra beste osagai batzuek eragiten dute, proteinen hausturak eragina:
- Azido butirikoa (gurin zaharminduaren usaina).
- Sufre konposatuak.
- Hidrogeno sulfuroa (arrautza ustel usaina).
- Karbono disulfuroa.
Gorotzen partikula aerosolizatuak ere badituzte, baina kopuru txiki-txikian.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Zehazki hiztegia
- ↑ «Human Digestive System», Encyclopedia Britannica, http://www.britannica.com/eb/article-45361/human-digestive-system#294193.hook
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |