Bordeleko Sinagoga Handia

Koordenatuak: 44°50′01″N 0°34′26″W / 44.8336°N 0.5739°W / 44.8336; -0.5739
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bordeleko Sinagoga Handia
Grande synagogue de Bordeaux
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Gironda
MétropoleBordeaux Métropole
Frantziako udalerriBordele
Koordenatuak44°50′01″N 0°34′26″W / 44.8336°N 0.5739°W / 44.8336; -0.5739
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1882
Erlijioajudaismoa
Arkitektura
ArkitektoaPaul Abadie (en) Itzuli
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00083914
Kontaktua
Helbidea36 cours Pasteur

Bordeleko Sinagoga Handia (hebreeraz: בית הכנסת הגדול של בורדו‎ ; frantsesez: grande synagogue de Bordeaux) Europako sinagogarik handienetakoa da. Frantziako Bordele hiriko juduen gurtzatoki nagusia da. 1882ko irailaren 5ean inauguratu zuten eta 1998an monumentu historiko izendatu zuten.[1][2]

1877 eta 1882 artean eraiki zen, Charles Durand eta Paul Abadie arkitektoen zuzendaritzapean. Komunitate juduaren presentzia Bordelen hainbat mendetakoa da. Komunitate hau nabarmen hazi zen Granadako Ediktuaren promulgazioaren ondoren (1492ko martxoak 31), honen bidez Errege Katolikoek juduak Gaztela eta Aragoiko koroetatik kanporatu zituztelarik. Egoera honek, Inkisizioaren jazarpenarekin batera, judu askok Pirinioak zeharkatzea eragin zuen, eta Frantzia hegoaldean zenbait komunitate eratzea, mendeetan zehar loratu zirenak.

Alemaniar okupazioan zehar, sinagoga arpilatua zuten, eta Vichyko Frantziatik ihes egiteko aukerarik izan ez zuten juduen babesleku bezala balio izan zuen; talde hau, 1600 familia inguruk osatua, kontzentrazio esparru ezberdinetara deportatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]