Boutros Boutros-Ghali

Wikipedia, Entziklopedia askea
2.138.6.226 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 12:31, 17 otsaila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Boutros Boutros-Ghali (arabieraz: بطرس بطرس غالي, koptoeraz: Bουτρος Βουτρος-Γαλι; Kairo, 1922ko azaroaren 14a – Giza, 2016ko otsailaren 16a) Egiptoko diplomatikoa eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia izan zen 1992tik 1996ra bitartean.

Bizitza

Familia kopto batean jaioa, Boutros Ghali bere aitona Egiptoko Lehen Ministroa izan zen 1908tik 1910ean eraila izan zen arte. Jaioterriko eta Parisko Unibertsitatean ikasi ondoren, irakasle bihurtu zen.

Anuar as Sadaten agintaldian politikan sartu eta 1977 eta 1991 artean Kanpo Harremanetarako Ministro izan zen. NBEko Idazkari Nagusi hautatua, An Agenda for Peace aurkeztu zuen programa moduan. Ezin izan zuen bigarren agintaldi baterako hautatua izan, Estatu Batuek betoa jarri ziotelako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boutros Boutros-Ghali Aldatu lotura Wikidatan