Anuar as Sadat
| Anuar as Sadat | |
|
|
|
|---|---|
| 1970eko urriaren 15a – 1981eko urriaren 6a | |
| Aurrekoa | Gamal Abdel Nasser |
| Ondorengoa | Sufi Abu Taleb (Bitartekoa) |
|
|
|
| Jaiotza | 1918ko abenduaren 25a |
| Heriotza | 1981eko urriaren 6a (62 urte) |
| Alderdi Politikoa | Alderdi Nazional Demokratikoa |
| Ezkontidea | Ehsan Madi Jehan Al Sadat |
| Egoitza | Kairo |
| Erlijioa | Islam |
| Sinadura | |
Anuar as Sadat[1] (arabieraz: محمد أنور السادات; Muḥammad Anwar as-Sādāt) (Mit Abu l-Kum, Egipto, 1918ko abenduaren 25a - Kairo, Egipto, 1981eko urriaren 6a), egiptoar polikari eta militarra izan zen. Egiptoko Arabiar Errepublikako hirugarren presidentea izan zen.
Biografia [aldatu]
Kairoko akademia militarrean ikasketak egin ondoren (1938), alemaniarrei lagundu zien Bigarren Mundu Gerran britainiarrak Egiptotik egozten. Ingelesek atxilotu zuten, baina ihes egitea lortu zuen (1942).
Ofizial Askeen mugimenduan hartu zuen parte, 1952an Muhammad Ali leinua (Faruk erregea) bota zuena, kolpe militarraren bidez. 1970ean bere laguna zen Gamal Abdel Nasser jarri zen aginpidean eta oso kargu garrantzitsuak izan zituen Sadatek: batzar nazionaleko lehendakariorde (1960-1968), errepublikako lehendakariorde (1964-1966; 1969-1970) eta lehendakari, 1970. urtean Nasser hil zenetik bera hil zuten arte. Orduan, hamaika urtez, naserismotik aldendu eta alderdi anitzeko sistema ezartzeaz gain Infitah politika bultzatu zuen. Sobietarrekiko harremanak eten zituen (bertan zeuden teknikari sobietarrak egotzi zituen errepublikatik) eta erabat hurbildu zen Estatu Batuen nahietara.
1973an Yom Kippur Gerraren buruzagi nagusienetariko bat izanik, Egipton eta arabiar munduan heroi bilakatu zen. Hala ere, Israel bisitatzeak eta Camp Davideko hitzarmenak sinatzeak (1978-1979 urteetan) arabiarren gorrotoa ekarri zuen, baita sobietarren haserrea piztu ere. Alabaina, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1978. urtean Menachem Begin Lehen ministro israeldarrarekin batera[2]. Israelekin sinatutako bake hitzarmenaren aurka zegoen talde musulman batek hil zuen 1981. urtean.
1978. urtean argitaratu zen Sadaten autobiografia bat, In Search of Identity (Nortasunaren bila).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- Webgune ofiziala (Arabieraz) (Ingelesez)
| Aurrekoa Gamal Abdel Nasser |
Egiptoko presidentea 1970 - 1981 |
Ondorengoa Sufi Abu Taleb |