Kairo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kairo

Kairo
Ofiziala القاهرة‎ ( al-Qāhirah )
Estatua EgiptoEgipto
Zatiketa
Gobernaria
14 barruti
Abdel Azim Mussa Wazir
Koordenatuak 30°2′N 31°13′E / 30.033°N 31.217°E / 30.033; 31.217Koordenatuak: 30°2′N 31°13′E / 30.033°N 31.217°E / 30.033; 31.217

EgyptAlQahirah.png

Eremua 214 km2
Garaiera 68 m
Biztanleria
Metropoli eremua
6.758.581 bizt.
19.439.541
Dentsitatea 31.582,15 bizt./km²
Sorrera 969. urtea
www.cairo.org


Kairo (arabieraz, القاهرة, al-Qāhirah) Egiptoko hiriburua da. Erdialdeko Egiptoko iparraldean dago, Niloren eskuinaldeko ibarrean, Mukatam mendiaren mendebaldean. Egiptoko eta arabiar munduko hiri handiena da, Afrikako hiririk handienetan bigarrena (Lagosen ondoren), eta Afrikako metropoli-gunerik handiena (15.546.100).

Kairo hiriaren ikuspegia

Gobernuaren egoitza eta unibertsitategunea da: Al Azhar arabiar unibertsitatea, Amerikar Unibertsitatea, Gizako Unibertsitatea eta Ain al Shams Unibertsitatea.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Faraoien garaian ezaguna zen lekua: Horusen eta Sethen arteko borroka han izan zela esan ohi zen. Erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten bertan, Babilonia izenekoa.

Hiria bera fatimitarrek sortu zuten 969an, abbastarren hiriburu zen Bagdadi lehia egiteko. Garai oparoena mamelukoena izan zen, izurri gogorrak zabaldu baziren ere (1295, 1347 eta 1492an). Otomanoen aginpideak ez zion aldaketa nabarmenik eragin hiriari. Bigarren Mundu Gerraren ondoren oso bizkor hasi zen handitzen: hala, 1945ean 1.300.000 biztanle zituen, eta gaur egun 19.439.541 ditu, ingurunea ere kontuan hartuta.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Kairoren bilakaera historikoaren arkeologia aztarna eta monumentu artistiko ugari gorde dira hirian: Auzune Koptoa (San Sergio eliza, V. mendean eraikia eta XI. mendean berriz moldatua); hiri hesitua, Aladinok XII. mendean eraikia; Hasan sultanaren madrasa, XIV. mendekoa, eta garai askotako ia 500 mezkita.

Kairon daude bestalde Egiptoar Museoa, Museo Koptoa eta Arte Islamiarraren Museoa, arte mota horietako munduko bilduma nagusiak dituztenak. Kairoko Egiptoar Museoan dago erakusgai Tutankamonen altxorra.

[aldatu] Kairotar ospetsuak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kairo

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak