Brahma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brahma jainkoa

Brahma, hinduismoan (literalki, sanskritoz, eboluzioa edo garapena esan nahi duena), unibertsoaren jainko sortzailea eta Tri-murtiaren (hiru forma) partaidea da, Brahma sortzaileak, Vishnu kontserbatzaileak eta Shiva suntsitzaileak eratutako hirukoa.

Mito baten arabera, hiru jainkoak, Ammavaru jainkosak jarritako arrautza kosmiko batetik jaio ziren. Mito modernoago baten arabera, vishnuismoan (Vishnu jainkoaren jarraitzaileena) jatorria duena, Brahma, lotan ari zen Vishnu jainkoaren (bere ametsen bidez unibertsoaren existentzia sortzen duena) zilborrean zegoen ozeanoan flotatzen ari zen loto lore batetik sortu zen. Baina, beharbada, jatorrizko mitoa, Brahma, Brahmanak sortutako lehen izakitzat hartzen duena da, are Brahman gorenaren lehen pertsonifikazioa, bere bidez, Brahmanak guztia sortzen duelarik.

Brahma, Sarasuati (ezagutzaren jainkosa) eta Savitriren (Eguzkiaren jainkoa den Vivasvan, Savitra edo Suryaren alaba) senarra da, azken jainkosa hau, Gaiatri ere deitzen delarik ("kantatua", hinduismoko mantrarik garrantzitsuenetako bat). Hala ere, sortzailea izanda ere, bere seme-alaba guztiak mana-putra edo pentsamenduaren seme-alabak dira, euren jaiotza, Brahmaren pentsamendutik adieraziz, eta ez bere gorputzetik.

Brahmak, noiz behinka baino ez du parte hartzen jainkoen kontuetan, eta are gutxiago oraindik gizaki hilkorrenetan. Berak behartu zuen Soma (Ilargiaren jainkoa), Tara jainkosari bere senar Brihaspati itzultzera (erdijainkoen gurua). Dharmaren (erlijioaren jainkoa) aitatzat hartzen da, baita Atrirena ere. Brahma Brahmapuran bizi da, unibertsoaren erdian dagoen Meru mendi mitologikoaren tontorrean dagoen hiri bat.

Esan den bezala, Brahma, Brahmanaren (hinduismoko Izaki Gorena) ordezkari bat da. Sekula ez zen gurtza jainko bihurtu: Indian, bere omenezko bi tenplu baino ez daude.

Irudikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brahma, ohi, bizar zuridun (jakinduriaren ikurra) lau bururekin, lau besorekin eta larruazal gorriarekin (berrikiago, horia) irudikatzen da. Aho bakoitzak lau Vedetako bat errezitatzen du. Eskuek, bizia sortzeko erabilitako urez beteriko ontzi bat, yapa-mala edo aledun lepoko bat, unibertsoaren denboraren erregistroa eramateko erabilia, paperean idatzitako Veden testua (denboraz kanpokoa, liburuak askoz berriagoak baitira eta padma edo loto lore bat eusten dituzte. Hansa edo Jansa izeneko beltxarga baten gainean doa, norekin unibertsoan zehar hegan egiten duen. Hansa hau ez da Vishnuren beltxarga erako haragiztatzearekin nahastu behar, honek ere Hansa izena baitu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brahma Aldatu lotura Wikidatan