Dharma
Wikipedia(e)tik
Hinduismoan eta hartatik sortu diren erlijioetan, dharma gizonaren jokaera gidatzen duen lege morala eta erlijiozkoa. Esanahi asko dituen oinarrizko kontzeptua da hinduismoan, budismoan eta jainismoan. Hinduismoan bere estatusaren eta gizarte-mailaren arabera jarraitu beharko duela bakoitzak esan nahi du; budismoan hiru esanahi ditu: gauza, legea eta ideia; jainismoan, berriz, mugimenduaren betikotasuna adierazten du dharmak, eta beste lau elementurekin batera mundua osatzen duen oinarrizko gaia da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.