Bratislavako gaztelua
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Bratislava | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 48°08′32″N 17°06′00″W / 48.14222°N 17.1°WKoordenatuak: 48°08′32″N 17°06′00″W / 48.14222°N 17.1°W | |||
| Garaia | X. eta XVIII. mendeen artekoa | |||
| Helbidea | Hiri zaharra | |||
| [1] | ||||
Bratislavako gaztelua (eslovakieraz: Bratislavský hrad; alemanieraz: Pressburger Schloss; hungarieraz: Pozsonyi Vár) Bratislavako (Eslovakia) gaztelu nagusia da.
Gaztelua Hiri zaharrean dago, Danubioren gaineko muino batean. Eraikitze lanak X. mendean hasi ziren, baina muinoa zelten eta Moravia Handiaren garaietan ere jendeztaturik egon zen. XVI. mendearen erdialdean Bratislava (orduan Pressburg deitua) Hungariako Erresumako errege-erreginen koroatze leku bihurtu zen eta gaztelua erregeen egoitza izan zen. Aurrerago pizkunde estiloan berregina izan zen. Bi mendez Hungariako koroatze ospakizunetako bitxiak hegomendebaldeko dorrean (bitxien dorrea ere deitua) egon ziren. Maria Teresa Austriakoaren agintaldian (1740-1780) sakonki birmoldatu zen estilo barrokoan. 1811n suak hartu eta erabat hondaturik gelditu zen. 1959 eta 1968 artean berreraiki zuten[1] eta 2008an lehengoratze lanak hasi ziren[2].
1961ean Eslovakiako Ondare Kultural izendatua izan zen[3]. Gaur egun bertan dago Historia museoa (Historické múzeum)[4]. Gazteluaren lau kantoinetako dorreak hiriaren sinbolorik ezagunena dira.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Slovak Castles: Bratislava castle
- ↑ Bratislava-hrad.sk: Restoration of the castle
- ↑ Bratislava-hrad.sk: The history of the castle
- ↑ Slovenské Národné Múzeum
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Slovakheritage.org: The Castle of Bratislava