Breakfast at Tiffany's (filma)
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Breakfast at Tiffany's (eleberria).
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Breakfast at Tiffany's | |
| Izenburua euskaraz | Gosaria Tifanny's-en | |
| Urtea | 1961 | |
| Estreinaldia | 1961eko urriaren 5a | |
| Generoa | Amodiozko komedia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 115 minutu | |
| Aurrekontua | 2,5 milioi dolar | |
| Banatzailea | Paramount Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Blake Edwards | ||
| Ekoizleak | ||
| Martin Jurow Richard Shepherd |
||
| Gidoilariak | ||
| George Axelrod Truman Capote idazlearen Breakfast at Tiffany's eleberrian oinarrituta |
||
| Aktoreak | ||
| Audrey Hepburn George Peppard Patricia Neal Buddy Ebsen |
||
| Musikagileak | ||
| Henry Mancini | ||
| Argazkilariak | ||
| Franz F. Planer Philip H. Lathrop |
||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa Portugesa |
||
| Sariak | ||
| Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini eta Johnny Mercer) |
||
| Datu gehigarriak | ||
| IMDBko fitxa irakurgai | ||
Breakfast at Tiffany's (euskaraz Gosaria Tifanny's-en) 1961eko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: Audrey Hepburn, George Peppard, Patricia Neal eta Buddy Ebsen.
Filma izen bereko Truman Capote idazlearen Breakfast at Tiffany's eleberrian zinemarako egokitzapena da.
Filmaren soinu banda Henry Mancini musikagile ospetsuak konposatu zuen, honen barnean filmaren ikur eta oso abesti ospetsua bilakatu zen Moon River abestia dagoelarik, hitzak Johnny Mercer konposatzaileak idatzi zituelarik.
Filma bost Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik bi sari irabazi zituelarik: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini eta Johnny Mercer).
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
Paul Varjack (George Peppard) bera baino zaharragoa den emakume batek mantentzen duen idazle gazte bat da, New York hiriko solairudun eraikin batetara lekualdatu eta han bizilagun bitxi bat ezagutuko du, Holly Golightly (Audrey Hepburn) neska gaztea. Holly aktore izan nahi duen neska alai eta txoriburua da, hiri hartako Tiffany's diamante denda bisitatzeko zaletasuna du, gainera festarik-festa eta senargai ugariz beteriko bizimodua daramaki. Piskanaka Hollyren iragana argitara agertuz joango da, hau lehen Lula Mae deitzen zelarik, eta bi gazteen bideak elkargurutzatuko dira, ondorioz biek euren bizimoduak aldatuz eta egunerokotasunaren garrantziaz jabetuz joango dira, azkenean biak elkar maiteminduko direlarik.
Iruditegia [aldatu]
-
Paul Varjack (George Peppard).
-
Holly Golightly (Audrey Hepburn).
Sariak [aldatu]
Oscar Sariak [aldatu]
| Urtea | Kategoria | Pertsona | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1961 | Emakumezko aktore onena | Audrey Hepburn | Izendapena |
| 1961 | Egokitutako gidoi onena | George Axelrod | Izendapena |
| 1961 | Zuzendaritza artistiko onena (kolorea) | Hal Pereira Roland Anderson Sam Comer Ray Moyer |
Izendapena |
| 1961 | Jatorrizko soinu banda onena | Henry Mancini | Irabazlea |
| 1961 | Jatorrizko abesti onena: "Moon River" | Johnny Mercer Henry Mancini |
Irabazleak |
Aktoreak [aldatu]
- Audrey Hepburn, Holly Golightly
- George Peppard, Paul Varjak
- Patricia Neal, Failenson anderea / Emily Eustace (2E)
- Buddy Ebsen, Doc
- Martin Balsam,O.J. Berman
- Mickey Rooney, Yunioshi anderea
- Alan Reed, Sally Tomato
- José Luis de Vilallonga, José da Silva Pereira
- Stanley Adams, Rusty Trawler
- John McGiver, Tiffany's dendako saltzailea
- Dorothy Whitney, Mag Wildwood
- Claude Stroud, Sid Arbuck
- Orangey, katua (Frank Inn-ek hezitua)
- Mel Blanc (titulurik gabe), Hollyren bisitari mozkorraren ahotsa
- Beverly Powers, Stripperra